Herriz Herri - Urruña (L) | 2022ko Urriaren 06a

Tximi-Txama- Ibardingo kroko-eskalada - Erlaitze petizioa - Bertsu eskola - Eusraka kursoa - Ekoizleen webgunea

Tximi-Txama-%20Ibardingo%20kroko-eskalada%20-%20Erlaitze%20petizioa%20-%20Bertsu%20eskola%20-%20Eusraka%20kursoa%20-%20Ekoizleen%20webgunea

Tximi-Txamak 20 urte

Ospakizunak urririk, urriaren 15ean eta 16an, izanen dira herriko pilota-plazan (10:00-00:00). Pintxo potea, kontzertuak eta krakada izanen dira.


Ibardingo krono-eskalada

Urruñako herriak bizikleta lasterketa antolatzen du, herriko plazatik Ibardineraino. Urriaren 15ean, larunbatarekin (08:00), 8,3km 350 metroko desnibela. Guziei idekia: kadeteak, juniorrak, seniorrak eta beteranoak, emazteak eta gizonak, ahalmen urriko pertsonak. Prezioa: 14€, izen eman pb-organisation.com.

Erlaitzeko errepidea zabalik: petizioa

Euskal Erlaitzeko Herritarren Elkarteak (EEHE-k) petizio bat zabaldu du, Urruña eta Hendaia arteko euskal erlaitzeko errepidearen mantentzea eskatzeko. Honako puntu hauek eskatzen dituzte:

1.- Berritze eta desbideratze lan handiak, ikerketek identifikatu dituzten lekuetan, errepideak luzaz iraun ahal izateko.

2.- Errepideari jarraikitzen zaion itsasbazterreko xendraren zabaltzea, antolamendu batekin ikerketek identifikatu dituzten lekuetan.

3.- Iraupen laburreko aparkaleku segurtatu batzuen antolatzea.

4.- Bizikleta bide baten sortzea, errepideari paralelo doana. Nahi baduzu errepidea mantendua izan dadin, sina ezazu petizioa:https://chng.it/XtCBTL9p bidez.

Bertsu eskola zabalik

Urruñako Bertsu eskolaren kurtsoak asteazkenetan izanen dira (15:15).

Euskara kurtsoak

"Bideuskara" akademiak Urruñan euskara kurtsoak ematen ditu, A1 mailatik C1 mailara. Irakaslea lizentziaduna da "Euskara eta Euskal Zibilizazioan" eta esperientzia profesional handikoa. Kurtsoak haurrendako, zein gazteendakoak dira. Harremanetarako: 06-32-45-21-29edo bideuskara@gmail.com.

Airoskiren euskal dantzak

Jadanik hasiak dira kurtso berriak. Badira maila ezberdinak haurren adinari begira.

Organo kurtsoak

Organo liturgikorako hastapenak eta inprobisazioa, 6 urtetik goitikoentzat. Prezioa: 67€, hiru hilabeterentzat, informazioa: 05-59-26-92-71 / contact@orgues-urrugne.org edo classe-orgue-cotebasque.blogspot.fr.

Ekoizleen webgune berria

Herriko saltegi, artisau, zerbitzu enpresa eta ekoizleen webgune berriazabaldu dute: entreprises.urrugne.fr.

Arropa merkatua

Hilaren 8an (10:00-16:00), Kixoenea Elkarteen Etxean, era guztietako arropa izanen da salgai eta biziki prezio onean.


Christiane Giraud-en erakusketa

Urriaren 11tik azaroaren 10era zabalik izanen da Posta Gelan, Christiane Giraud eskulturagilearen erakusketa.


Yoga kurtsoak

Asteartetan (9:00-10:30 / 17:30-19:00) eta ostegunetan (09:00-10:30 / 18:00-19:30), kanpoan Etzanbordako bidean edo gelan Bikieneko bidean (Postaren kolonia ohia). Informazioa: 06-73-77-05-63 / kristin@artola.fr.

Phauna kolektiboa zineman

Itsas Mendi zineman, urriaren 20an (17:00), 6 urtetik goitikoentzat. Iraupena: 50 minutu. Hitzik gabea, hau da, mutua.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3659. zbk

Gure Hitza | 2022/10/06

Pap Ndiaye, idekiduraren gizona?

Peio Jorajuria

Pazientzia behar da, pazientzia handia. Bai eta fermutasuna. Eta noizbait zerua argitzen da. Hori zaie gertatu 32 urte huntan kartzelaturik ziren bi euskal presori. Urri erditsu huntan libre izanen dira, baldintzapean bada ere. Azkenean! Beren kondena osoki beterik, haien libratzea hainbeste urteren buruan zuzena zaigu. Presoekin bezala, bertze alor frangotan ere zerua goibel dugu, noizbait halere argituko delako esperantzan. Gogoan ditugu, besteak beste, laborantzako lurren prezio ikaragarriak, Arbonan bezala, duela urtea erakutsitako ihardukitzeak ez baitira aski izan zenbaiten burua zentzatzeko. Etxebizitzaren problematika latza ere hor, tokiko gazteak bereziki egoitzarik prezio onestean ezin aurkituz daudela. Eta nola ez aipa euskararen egoera kaxkarra, berezikiago euskararen irakaskuntzarena, eskola sartze huntan berriz ere azpimarratua izan den bezala.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016