Herriz Herri - Biarritz (L) | 2022ko Urriaren 06a

Herri Uzta festibala

Herri%20Uzta%20festibala


Herri Soinuk ekitaldi desberdinak antolatzen ditu, horietan ezagunak diren Hartzaro eta Herri Uzta festibalak, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen, ondarearen eta sorkuntzen inguruan. Urriaren 7an eta 8an bi hitzordu proposatzen ditu. Aurtengo ekitaldian leku berezia emana izanen da Koldo Zabala dantzari famatuari, 2014an zendua.

Urriaren 6an, Koliseoko antzokian (20:00), "Koldo Zabalaren bizia eta obra" hitzaldia proposatua da. Dantzariaren anekdotak eta lekukotasunak entzungai izanen dira, bideo proiekzio batek lagundurik, Koldo Zabala hurbiletik ezagutu duten pertsonek ere berena emanen dute.

Urriaren 7an (20:00), Gare du Midi aretoan Oldarra Balletak "Zabaltzen" ikusgarria lehen aldikoz emanen du. Koldo Zabala Oldarra Balletaren oroimenez egin ikuskizuna da. Sartzea 15€, 12 urtez petik 7€.

Urriaren 8an, egun osoan animazioak izanen dira. Dantza desfilea, Gare du Midi gunetik abiatuko dena (10:00): Arrola (Baigorri), Begiraleak (Donibane Lohitzune), Izartxo (Uztaritze), Orritze (Irurtzun) eta Udaberri (Tolosa) dantza taldeek emanik.

Herriko Kasinoko Antzokian (20:30), "Dama" ikusgarria, Jokin Irungarayk sortu ikuskizuna izanen da. 12 musikarik eta 6 dantzarik Mundarain mendian gertatu omen den leienda batetik abiatu obra da. Sartzea 15€, 12 urtez petik 7€. Gauak segituko du Mizandu Gaztetxean Xutik taldearen kontzertuarekin (22:30).

Erreserbak Biarritzeko turismo bulegoan: www.tourisme.biarritz.fr edo 05-59-22-44-66 bidez egin daiteke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3659. zbk

Gure Hitza | 2022/10/06

Pap Ndiaye, idekiduraren gizona?

Peio Jorajuria

Pazientzia behar da, pazientzia handia. Bai eta fermutasuna. Eta noizbait zerua argitzen da. Hori zaie gertatu 32 urte huntan kartzelaturik ziren bi euskal presori. Urri erditsu huntan libre izanen dira, baldintzapean bada ere. Azkenean! Beren kondena osoki beterik, haien libratzea hainbeste urteren buruan zuzena zaigu. Presoekin bezala, bertze alor frangotan ere zerua goibel dugu, noizbait halere argituko delako esperantzan. Gogoan ditugu, besteak beste, laborantzako lurren prezio ikaragarriak, Arbonan bezala, duela urtea erakutsitako ihardukitzeak ez baitira aski izan zenbaiten burua zentzatzeko. Etxebizitzaren problematika latza ere hor, tokiko gazteak bereziki egoitzarik prezio onestean ezin aurkituz daudela. Eta nola ez aipa euskararen egoera kaxkarra, berezikiago euskararen irakaskuntzarena, eskola sartze huntan berriz ere azpimarratua izan den bezala.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016