Herriz Herri - Itsasu (L) | 2022ko Urriaren 06a
Goizeko-Txirrindiraultza - Lan-sail naturala
Goizeko-Txirrindiraultza
Bizikletaren Eguna kari, bizikleta (edo txirrinda) ibilaldi bat antolatua da larunbat huntan, urriaren 8an. Bakoitza bere bizikletarekin etorriko da eta bizikleta taldeak abiatuko dira Errobiko hamaika herrietako Herriko Etxe bakoitzetik, Kanboko San Josepe parkean elkartzeko. Tokian berean animazio desberdinak antolatuak izanen dira, egun osoan haurrentzat berdin helduentzat (11:00-17:00).
Itsasuarrentzat, abiatzea eginen da Herriko Etxeko plazatik (10:30). Baina, atera aitzin, gosaria eskainia izanen da (10.00) goiti Herriko Etxean.
Egun hortan parte hartu nahi dutenek Herriko Etxean eman behar dute izena: 05-59-29-75-36. Aldi berean xehetasun gehiago ere galdegiten ahalko dute.
Lan-sail naturala
Akitania Berriko Natur Guneen Kontserbatorioak lan-sail natural bat antolatzen du, urriaren 15ean, larunbatez (9:30), Itsasun. Hesien zaharberritzea gune zohikatzen inguruan. Hitzordua Itsasuko Herriko Etxeko aparkalekuan. Ura, piknika, kasketak (edo txanoak), euri-jantziak (eguraldiaren arabera), ibilaldietako oinetakoak, eskularruak eraman beharko dira. Izena aitzinera eman behar da: p.cornu@cen-na.org webgunera edo Antenne Pays Basque Landes telefonora deituz: 05 59 70 58 37.










