Gure Hitza | 2017ko Urriaren 19a

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen.

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen. Minbiziak hilabete batez eraman du gorputzez larria bezain indartsua zen 70 urtetako gizona. Sortzez Errezildarra, 1968az geroz Arantzazuko Santutegian bizi zen. Hango aldizkariaren arduraduna eta kantari taldearen aitzindaria, paregabeko predikaria zen. Behar bezalako eliza gizon irekia, otoitz egile nekaezina baina denbora berean gaurko jendartearen arrangurez, bizi moduez eta tira-birez errotik jakinaren gainean zegoena. Euskara ederrean laster lasterra mintzatzeko errextasun handikoa, bere hitzaldi guziak biziki sarkorrak, bide erakusleak ziren. Baikortasun osoz, nehor nehoiz behartua sentiarazi gabe, nolako aholkuak ez zituen ematen familietako biziari buruz, herrigintzaz, bakegintzaz eta lur honetako lanjer mota guziak ekiditeko moldez! Entzuna izateko gutizia ematen zuen ebanjelioko mezuaren eta mundu honetako errealitatearen arteko lotura hain ongi egiteak, entzule bakoitza gogoetatzera bultzatuz. Gizartearen bilakaerei eta ohidura aldaketei hurbiletik jarraikiz, ainitz gako ematen zituen mende honetako kezka nagusiei buru egiten laguntzeko asmoz. 29 urtez segurtatu du iganderoko Egi bidean emankizuna. Bere mintzaldiak bildu baitzituen liburu batzuetan, ongi litaike Euskal Herriko elizbarruti guzietara hedatuak izatea. Halaber, entzuleok badakigu 34 urtez jarraian Iñaki Beristain izan dela igande goiz guziez Euskadi Irratiak zabaldu meza emailetarik bat. Grabatu zizkioten elkarrizketa batzuk entzungai daude orain igande goizetako 8:05etan.

Aspalditik, Pello Zabala eta biak Arantzazuko ahotsak ziren, Iñaki kantu berrien hitz moldatzaile eta Pello musikari. Iaz, Nikolas Segurola Arantzazuko Gomiztegi artzain eskola sortu zuenari buruzko liburu idazten lan ederra egin zuen, Xabier Euzkitze bertsolaria eta ETBko esataria lagun harturik. Behin baino gehiagotan aditu ukan diogu nahi lukeela geroan ere Arantzazu euskal herritarren zerbitzuko egon dadin. Hona hitzez hitz hark errana: "Lehengoak joan ziren, gu ere joango gara, baina Arantzazu hemen geldituko da". Funtsean, besteak beste, izpiritu horretan eraikia izan da hango elizaren goiko aldean aurkitzen den Baketik zentroa. Bestalde, mundu honetarik joanak diren Aita Luis Villasante euskaltzainburu ohiaren eta Bitoriano Gandiagaren olerkariaren ildo beretik, euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriaren alde lanean ari zen Iñaki Beristain. Hots, egiazko euskaldun fededuna. Ehorzketa egunean, alde guzietatik bildu jende osteak erakutsi du zein maitatua zen. Herria-k ere doluminak helarazten dizkie atsekabean dauden familiakoei eta Arantzazuko Frantziskotarrei.

Iñaki, goibel gaude betikotz ixildu ziren pundutik

Bide zuzena maiz erakutsi daukuzu Arantzazutik

Oroitarazten zinaukun noizbait joanen girela mundutik

Hemendik goiti izarren gisa, argi gaitzazu zerutik

Zuk zerbitzatu euskal eliza beti egon dadin zutik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3421. zbk

Jainkoak txori guziei ematen du jatekoa baina ez beren ohantzerat.

Suediako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/10/19

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen.

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen. Minbiziak hilabete batez eraman du gorputzez larria bezain indartsua zen 70 urtetako gizona. Sortzez Errezildarra, 1968az geroz Arantzazuko Santutegian bizi zen. Hango aldizkariaren arduraduna eta kantari taldearen aitzindaria, paregabeko predikaria zen. Behar bezalako eliza gizon irekia, otoitz egile nekaezina baina denbora berean gaurko jendartearen arrangurez, bizi moduez eta tira-birez errotik jakinaren gainean zegoena. Euskara ederrean laster lasterra mintzatzeko errextasun handikoa, bere hitzaldi guziak biziki sarkorrak, bide erakusleak ziren. Baikortasun osoz, nehor nehoiz behartua sentiarazi gabe, nolako aholkuak ez zituen ematen familietako biziari buruz, herrigintzaz, bakegintzaz eta lur honetako lanjer mota guziak ekiditeko moldez! Entzuna izateko gutizia ematen zuen ebanjelioko mezuaren eta mundu honetako errealitatearen arteko lotura...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016