Herriz Herri - Aldude (NB) | 2017ko Urriaren 19a

Klikaren 100 urteak

G.S.

Omenduak izan zirenak
Omenduak%20izan%20zirenak

Duela hiru hilabete aipatu bezala, Aldudeko klikaren 100 urteen ospakizun hunkigarria izan zen uztailaren 2an.

Duela hiru hilabete aipatu bezala, Aldudeko klikaren 100 urteen ospakizun hunkigarria izan zen uztailaren 2an. Lehenik meza kartsu bat eman zuen Etcheverry apezak, Aldudeko klikak alaiturik "Garde Navarraise" delakoaren laguntzarekin, azken hunek André zuelarik aitzindari. Mezatik landa, 11 musikari ohi, 1940a aitzin sortuak, omenduak izan ziren klikako aitzindari ohi batzurekin batean. Adindunena ginuen Txomin Arrambide (Kalifornian sortua 1922an) eta Urepelerat etorria 10 urtetan, eta gero herriko auzapez egona. Hor ginituen ere Damattit Glaise urepeldarra 45 urtez atabal-joile izana, Pierrot Erramouspe Aldudarra kleron-joile eta klikako aitzindari izana, Damattit Etchepare 30 urtez kleron-joile izana Urepeleko klikan, Léon Arambel atabal-joile Aldudeko klikan, Roger Harriet 45 urtez kleron-joile Alduden, Battitt Laxague esnasuarra kleron-joile Alduden, Jean-Pierre Erreka kleron-joile Alduden, Louis Oteiza Alduden kleron-joile, Jean Itçaina banderaria izana, Ferdinand Bidaurreta esnasuarra banderaria Aldudeko klikan 1970etik hunat eta oraino klikan barne dena. Lau ehun jendek nunbaitan parte hartu zuten gero emana izan zen bazkarian, trinketean. Aldudeko klikak eskertzen ditu egun hortarat juntatu ziren guziak, berezikiago gisa batera edo bestera lan egin zutenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3421. zbk

Jainkoak txori guziei ematen du jatekoa baina ez beren ohantzerat.

Suediako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/10/19

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen.

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen. Minbiziak hilabete batez eraman du gorputzez larria bezain indartsua zen 70 urtetako gizona. Sortzez Errezildarra, 1968az geroz Arantzazuko Santutegian bizi zen. Hango aldizkariaren arduraduna eta kantari taldearen aitzindaria, paregabeko predikaria zen. Behar bezalako eliza gizon irekia, otoitz egile nekaezina baina denbora berean gaurko jendartearen arrangurez, bizi moduez eta tira-birez errotik jakinaren gainean zegoena. Euskara ederrean laster lasterra mintzatzeko errextasun handikoa, bere hitzaldi guziak biziki sarkorrak, bide erakusleak ziren. Baikortasun osoz, nehor nehoiz behartua sentiarazi gabe, nolako aholkuak ez zituen ematen familietako biziari buruz, herrigintzaz, bakegintzaz eta lur honetako lanjer mota guziak ekiditeko moldez! Entzuna izateko gutizia ematen zuen ebanjelioko mezuaren eta mundu honetako errealitatearen arteko lotura...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016