Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017ko Urriaren 19a
"Zertarako balio du literaturak?" Irisarriko mediatekan
Irisarriko mediatekak liburu eta irakurketa plazeraren inguruan trukaketa ziklo bat idekiko du, literaturan berezitua den Katixa Dolharé-Çaldumbide idazleak animaturik.
Irisarriko mediatekak liburu eta irakurketa plazeraren inguruan trukaketa ziklo bat idekiko du, literaturan berezitua den Katixa Dolharé-Çaldumbide idazleak animaturik. Lehen topaketa iraganen da urriaren 27an, ostiralarekin, 20:00etan, Irisarriko mediatekan, Ospitalea zentroan. Gaia izanen da "Zertarako balio du literaturak?" Solasak euskaraz edota frantsesez eginen dira, itzulpenarekin beharrez, publikoaren arabera. Topaketa urririk izanen da eta deneri idekia.










