Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Urriaren 19a
Errobiren garbiketa Xopolon
Juan den ortziralean Errobi sindikataren deiari 16 bolondresek ihardetsi dute eta parte hartu Xopolo auzoan Errobi errekaren garbiketan.
Juan den ortziralean Errobi sindikataren deiari 16 bolondresek ihardetsi dute eta parte hartu Xopolo auzoan Errobi errekaren garbiketan. Sei ehun kilo hondarkin bilduak izan dira: olana plastikak, biperrentzat erabili sareak, makina zahar, muble eta beste... Garbiketa hau irailaren 10ean egin behar zena aro txarrarengatik ez zen orduan egin eta beraz hitza atxikia izan da sindikatarenganik ortziralean eginez. Lanaren ondotik piknika goxo baten eskubidea ukan dute langileek. Aurtengo urtearentzat Errobi bazterretik bederatzi tona hondarkin kenduak izan dira eta hondarkindegietarat helduak. Indar guziengatik oraino asko zikin gelditzen dira Errobi bazterretan ura zikintzen dutenak. Badakigu zer garrantzia duen ur horren garbi atxikitzeaz hortik 250.000 jenderen edateko ura ateratzen baita Ipar Euskal Herri huntan. Galdegina da laborarier, ur bazterreko biztanleer eta erabiltzailer, ahal bezenbat beren ohiduren aldatzea ura garbi atxikitzeko, denen onerako izan baiditaike. Hitzordua berriz 2018ko martxoan.











