Herriz Herri - Lekorne (L) | 2017ko Urriaren 19a

Zer ari zirezte?

P.U.

Pentze batean behiak goxoan
Pentze%20batean%20behiak%20goxoan

Hauxe da galdea!

Hauxe da galdea! Ez gituk alfer egonki, lanean, lanean, lanean! Iratze, arto kraskatu, traktur haundi eta ttipiak gune guzietan ibilki! Bai, oraikoan, zinez, larrazkenean gituk! Eta hemen pesta eta hortxe bilkura eta hiru elizen kermeza, eta hau Mendiarteko Mindegian iraganen dena 10:30etan, igandeak 22, mezaren ondotik. Bai, jada ortziralean badugu gomita, urriak 20, 20:30etan I-Ener bilkura publikorat heltzeko, Mindegiko biltokirat. Eta larunbatean, urriak 21, An-kan-dan gaueko 20:30etan, Mendiondoko Hodia ospetsurat. Norat joan: hor ikus, orotan ongi etorriak izanen gira!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3421. zbk

Jainkoak txori guziei ematen du jatekoa baina ez beren ohantzerat.

Suediako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/10/19

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen.

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen. Minbiziak hilabete batez eraman du gorputzez larria bezain indartsua zen 70 urtetako gizona. Sortzez Errezildarra, 1968az geroz Arantzazuko Santutegian bizi zen. Hango aldizkariaren arduraduna eta kantari taldearen aitzindaria, paregabeko predikaria zen. Behar bezalako eliza gizon irekia, otoitz egile nekaezina baina denbora berean gaurko jendartearen arrangurez, bizi moduez eta tira-birez errotik jakinaren gainean zegoena. Euskara ederrean laster lasterra mintzatzeko errextasun handikoa, bere hitzaldi guziak biziki sarkorrak, bide erakusleak ziren. Baikortasun osoz, nehor nehoiz behartua sentiarazi gabe, nolako aholkuak ez zituen ematen familietako biziari buruz, herrigintzaz, bakegintzaz eta lur honetako lanjer mota guziak ekiditeko moldez! Entzuna izateko gutizia ematen zuen ebanjelioko mezuaren eta mundu honetako errealitatearen arteko lotura...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016