Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Urriaren 19a

Aiherra-Antzuola eguna, azaroaren 11n: izenak orain beretik

Joan den urtean, Antzuolan aihertar eta antzuolarrak Antzuolako treinbide xaharraren inguruan
Joan%20den%20urtean_%20Antzuolan%20aihertar%20eta%20antzuolarrak%20Antzuolako%20treinbide%20xaharraren%20inguruan

Bi urtetarik egiten den bezala (2 urtetarik Antzuolan eta 2 urtetarik Aiherran), Belzuntze batasunak eta Herriko Etxeak Aihertar guziak gomitatzen dituzte Antzuolarrekin egun goxo baten pasatzera.

Bi urtetarik egiten den bezala (2 urtetarik Antzuolan eta 2 urtetarik Aiherran), Belzuntze batasunak eta Herriko Etxeak Aihertar guziak gomitatzen dituzte Antzuolarrekin egun goxo baten pasatzera. Aurten manera berezi batez eginen da hau, azaroaren 11n, larunbatarekin, Biarritzen, LURRAMA laborantza herrikoi eta iraunkorraren azokaren karietara. Egitaraua:

*09:00: Aiherratik autobusaren abiatzea (Herriko Etxeak bere gain harturik).

*10:00: Antzuolakoekin elkartzea, Biarritzen, LURRAMAn.

*10:30: Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako zuzendariak LURRAMAren helburuak eta programa aurkeztuko dauzkigu.

*Ondotik animazioa, bazkaria eta bazkalondoko animazioak LURRAMA azokan (merkatua, etxaldeko kabalen bisita, ardi ile moztea, artzain xakurrak, gasna egitea, ezti ateratzea, behi deiztea, kontzertu, musika, dantza eta beste).

*18:30, Antzuolar eta Aihertarren etxera abiatzea, autobusez (Aiherrara eta Antzuolara bakoitza bere autobusean) Bazkaria eta azokako sartzea 16€tan denentzat. Izenak orain beretik eman behar dira azaroaren 4ko berantenaz (larunbata), Herriko Etxeko Maiteri, bulegoko tenoretan: 05.59.29.64.02, edo idatziz mairie.ayherre@wanadoo.fr helbidera. Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3421. zbk

Jainkoak txori guziei ematen du jatekoa baina ez beren ohantzerat.

Suediako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/10/19

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen.

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen. Minbiziak hilabete batez eraman du gorputzez larria bezain indartsua zen 70 urtetako gizona. Sortzez Errezildarra, 1968az geroz Arantzazuko Santutegian bizi zen. Hango aldizkariaren arduraduna eta kantari taldearen aitzindaria, paregabeko predikaria zen. Behar bezalako eliza gizon irekia, otoitz egile nekaezina baina denbora berean gaurko jendartearen arrangurez, bizi moduez eta tira-birez errotik jakinaren gainean zegoena. Euskara ederrean laster lasterra mintzatzeko errextasun handikoa, bere hitzaldi guziak biziki sarkorrak, bide erakusleak ziren. Baikortasun osoz, nehor nehoiz behartua sentiarazi gabe, nolako aholkuak ez zituen ematen familietako biziari buruz, herrigintzaz, bakegintzaz eta lur honetako lanjer mota guziak ekiditeko moldez! Entzuna izateko gutizia ematen zuen ebanjelioko mezuaren eta mundu honetako errealitatearen arteko lotura...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016