Han eta Hemen | 2017ko Urriaren 19a

Haziak mintzo

Stella Maris eskola, Angelu

Euskal dantzak ikasten.

Aurten gure euskarazko irakaslearekin beste forma batez ikasten dugu sustenguan: dantzatzen dugu! Bederatzi CE1 eta CE2 gara hori egiteko. Asteartero goizeko klasea bukatzen delarik (11k eta 45etan) euskal dantza egiten dugu ordu erdi batez. Momentukoz zazpi jauzi dantza ikasten ari gara. Hiru urrats dira: erdizka, jauzi eta dobla. Batzuetan zentzuz tronpatzen gara baina entrenamenduarekin hobeki dantzatuko dugu! Normalki Olentzeroren egunean egiteko dantza jakingo dugu eta hola Angeluko beste eskolekin dantzatzen ahalko dugu. Ondotik, beste urratsak ikasiko ditugu, Mutxiko guziak egiteko. Eta agian heldu den urtean CM1 eta CM2 bezala mus jokoa ikasiko dugu!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2017/10/19

LAUDATO SI' *

Graxi Solorzano

Ikusgarriko hiru aktore
Ikusgarriko%20hiru%20aktore

Munduko ainitz hizkuntzetan À¢'€'"euskaraz ereÀ¢'€'" atera den Frantzisko aita sainduaren obra balios bezain gogoeta eragingarria ainitzek irakurri dukezue.

Irakurri segida

3421. zbk

Jainkoak txori guziei ematen du jatekoa baina ez beren ohantzerat.

Suediako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/10/19

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen.

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen. Minbiziak hilabete batez eraman du gorputzez larria bezain indartsua zen 70 urtetako gizona. Sortzez Errezildarra, 1968az geroz Arantzazuko Santutegian bizi zen. Hango aldizkariaren arduraduna eta kantari taldearen aitzindaria, paregabeko predikaria zen. Behar bezalako eliza gizon irekia, otoitz egile nekaezina baina denbora berean gaurko jendartearen arrangurez, bizi moduez eta tira-birez errotik jakinaren gainean zegoena. Euskara ederrean laster lasterra mintzatzeko errextasun handikoa, bere hitzaldi guziak biziki sarkorrak, bide erakusleak ziren. Baikortasun osoz, nehor nehoiz behartua sentiarazi gabe, nolako aholkuak ez zituen ematen familietako biziari buruz, herrigintzaz, bakegintzaz eta lur honetako lanjer mota guziak ekiditeko moldez! Entzuna izateko gutizia ematen zuen ebanjelioko mezuaren eta mundu honetako errealitatearen arteko lotura...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016