Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Urriaren 19a

Herriarena trofeoa

Hiru igandez jokatuko da torneo hau.

Hiru igandez jokatuko da torneo hau. Igande huntan, urriaren 22an, arratsaldeko 5.30etan izanen da lehen finalerdia: P. Bielle eta X. Lambert alde batetik, M. Ospital eta P. Guichandut bertzetik. Aitzin-partida jokatuko da 4.30etan barradera kondu. Huntan ariko dira M. Olçomendy eta A. Amulet, L. Lambert eta M. Palomesen kontra. Partida hunen irabazleek finalerdiak jokatuko dituzte urriaren 29an, ez elgarrekin haatik. Aitzineko pilotaria ariko da B. Ducassourekin eta gibelekoa P. Larralderekin. Finala azaroaren 5ean jokatuko da, goizarekin eta ondotik eginen da pilotari eta pilotazaleak bilduko dituen bazkaria.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3421. zbk

Jainkoak txori guziei ematen du jatekoa baina ez beren ohantzerat.

Suediako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/10/19

Izar bat itzali zaigu

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen.

Euskal telebistatik Egi Bidean emankizunean ez dugu gehiago Iñaki Beristain Frantziskotarra ikusteko eta entzuteko atseginik ukanen. Minbiziak hilabete batez eraman du gorputzez larria bezain indartsua zen 70 urtetako gizona. Sortzez Errezildarra, 1968az geroz Arantzazuko Santutegian bizi zen. Hango aldizkariaren arduraduna eta kantari taldearen aitzindaria, paregabeko predikaria zen. Behar bezalako eliza gizon irekia, otoitz egile nekaezina baina denbora berean gaurko jendartearen arrangurez, bizi moduez eta tira-birez errotik jakinaren gainean zegoena. Euskara ederrean laster lasterra mintzatzeko errextasun handikoa, bere hitzaldi guziak biziki sarkorrak, bide erakusleak ziren. Baikortasun osoz, nehor nehoiz behartua sentiarazi gabe, nolako aholkuak ez zituen ematen familietako biziari buruz, herrigintzaz, bakegintzaz eta lur honetako lanjer mota guziak ekiditeko moldez! Entzuna izateko gutizia ematen zuen ebanjelioko mezuaren eta mundu honetako errealitatearen arteko lotura...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016