Herriz Herri - Kanbo (L) | 2017ko Urriaren 19a
Accueil Paysan, etxalde bisita
Accueil Paysan agroturismo ezaugarria daukan egiturak 30 urte ospatzen ditu aurten eta karia hortara etxalde zenbaitetan ate idekiak antolatzen ditu.
Accueil Paysan agroturismo ezaugarria daukan egiturak 30 urte ospatzen ditu aurten eta karia hortara etxalde zenbaitetan ate idekiak antolatzen ditu. Kanbon, Jean-Pierre Gogny erlezainaren Harizkazuia etxalde pedagogikoak ditu ateak zabalduko urriaren 26an, ostegunez. Huna egunaren programa: 11:00 jokoak, animazioak eta tailerrak laborantza eta erlezaintzari lotuak; 15:00 atsalaskaria, tokiko ekoizpen edo produktuekin: ogia, erreximenta, eztia, gasna, esnea, sagar jusa. Eguna urririk da eta familia guzieri idekia. Bazkariarentzat, piknika ekarri behar da. Izenak aitzinetik eman dira, antolakuntza errexteko eta etxaldearen helbide xuxena jakiteko: Leire 07 67 30 51 94 (edo leire@ehlgbai.org).










