Azalekoa | 2019ko Abenduaren 05a

Heleta

Feria ondo: gure feriak, ferien Amatxik, zerbait sendi zukeen ziolarik osagarriarengatik ez zuela busti nahi, bainan gure Amatxik kolpea atxiki du, alta ez da aroaren partetik hainbat lagundua izan. Halere jendea jin da urrunetik ere, argi xirrintan ez bazen kabala handirik, gero plaza bete da. Tratuen aldetik ez da gauza handirik jakin, arratseko plaza berriz hustua zen, jabez aldatu diren ala berriz etxeratu diren kasik segeretuzko gauza bat da. Aroak beste itxurarik zuen biharamunean zaldi handien lehiaketarendako, iduzki eder batez dohatua gauzak legunago iragan dira. Dena den, gure Santa Katalinako feriek iraunen dutela zioten eta hobe! Mezak: Ibiakoitzean (17:00) Armendartitzen. Igandean (9:00) Iholdin eta (10:30) Mehainen.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2019/12/05

Komediaz komedia...

M.O.

Komediaz%20komedia...

Hara Daniel Landart-ek idatzi duen liburu berriaren titulua. Bildu gira Donoztirin sortua den (1946an) idazlearekin. Erretretan jarriz geroz, hamar urte barne, bost liburu idatzi ditu: Ahulen indarra eta Enbataren zirimolan liburuetan bere biziko gora-beherak kondaturik, hirugarrena izan zen Etxea eta etxekoak euskal literaturan, ondotik Jendeak. Azken bi liburu hauetako zatiekin ikusgarriak ere muntatu zituen. Hara beraz bosgarrena: Komediaz komedia izenekoa.

Irakurri segida

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016