Telethona
Urtero bezala, eritasun arraroen
sendaketa ikerketak laguntzeko
egina den gertakari hori iraganen
da aurten ere abenduaren
6, 7 eta 8an. Elkarte anitzek
zernahi aktibitate proposatzen
dituzte. Gehienak hemen lerrokatuko
ditugu, bakotxak nahi
duena hautatzeko gisan.
- Abenduaren 6an, ostiralez eta
biharamunean ere, eskoletako
haurrek laster eginen dute Xapitalia
kirol zelaian. Egun hortan
berean, Ortzia elkartearen erakusketa
bat ikusten ahalko da
Choribit gelan. Astirian, tenore
berean (19:00) Soinubilako
familien kontzertua eginen da
Emile Lavigne gelan eta Zumba
Mendealan.
- Abenduaren 7an, larunbatean,
taloak, bixkotxak, arno
beroa eta goxokiak salduko dira
merkatuko plazan. Ibilaldiak
proposatuko dira motoz eta ere
suhiltzaileen kamioian. Suaren
etxea eta amuarrain arrantza
egiten ahalko da.
Entsenian ball trap eta ondotik
bazkaria.
- Abenduaren 8an, igandez,
departamenduko "cross"-a, Armand
David lizeoak antolaturik
eta VTT ibilaldia (28km) Urkoin;
izen emaiteak 8:00etarik goiti
eginen dira.
- Abenduaren 12an, ostegunean,
adinekoak bilduko dira
HAC-eko egoitzan Telethonaren
alde eginen den bazkari batean.
Aipatu guzietan parte hartzen
ez duenak bere emaitza uzten
ahalko du saltegietan, suhiltzaileeri,
Choribit gelan edo Turismo
bulegoan.
Erakusketa
Abenduaren 9tik 14ra, Josiane
Ospital andereak bere obrak
erakutsiko ditu Choribit gelan
urtero egiten duen bezala. Aurten
tinduak bainan ere zaia artistikoak
egin ditu. Erakusketa
zabalik izanen da (9:00-19:00).
Artearen historia: abenduaren
11n Haritz Barne gelan
(18:30)
Natibitatea: artea izaiaren az-
pian... "Errege magoek, Galilean,
artizarra begiz segitzen
zuten bezala..."
"Antzinaroan eta Erromatarren
garaian ospatzen ziren jadanik
abenduan, Saturnoen pestak
eta karia hortara opariak
eskaintzen. Hala ere giristinotasunak
zuen finkatu erritual hori
Natibitatearen ospakizunarekin.
Elizatiarren galdeeri erantzuteko,
artistek naturalki gertakari
nagusi hori hartu dute animaleko
obra kantitatea sortzeko.
Deboziozko irudia edo politikoa,
intimoa edo hedadura handikoa,
"familia hurbiletik auzoko
artzainetara... beha diezaiogun
milaka gutun artistiko dituen
Natibitateko haur horri!"
Horra zer dion, besteak beste,
gomita paperak. Dena den ahalaz
joan behar da konferentzia
hortara, Jean Philippe Mercé
jakitate handiko hizlari aparta
delako. Urririk izanen da.
Hazparneko F. Dardan
parropia
Abendu huntan, Sokorri Katolikoaren
sustenguarekin, Hazparneko
parropiak garbitzeko produktuen
bilketa bat eginen du.
Bilketa hori Baionan diren migratzaileen
alde egina da. Behar
diren produktuak hauexek dira:
gorputz eta ilen garbitzekoak,
hortzetako broza eta pasta,
usain onak, xukatzeko oihalak
eta paperezko mokanesak.
Gaur egun migranteak beti heltzen
ari dira, kasik 100 bat badira
egunero Diakité aterbean,
horietarik 15 bat gaztetxoak
direla. Bilketa abenduaren 2tik
15a arte iraganen da.
Meza guzien ondotik, emaitzak
uzten ahalko dira eliza zolan
izanen diren kartoietan. Hazparnen,
emaitzak uzten ahalko
dira "Atherbe ona" parropiako
etxean (15:30-18:30), astelehen,
astearte, ostegun eta ostiraletan.
Beskoitzen, emaitzak parropiako
gelan bilduko dira.
Bestalde katiximako haurren
burasoek, beren emaitzak
igortzen ahalko dituzte beren
haurrarekin, katixima egileak
bilduko ditu.
Joan den astean kasualitatez telebistan
ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko
"Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina,
dokumental hortan agertzen dira prefet
batzuk lanposturik ez ukanez, etxen
egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak
hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira
mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira
ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk
harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo
holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen
direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira
prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten
duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina
hala ere estatuarenganik pagatuak direla.
Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko
funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik
ez duen langile bat aspaldi kanporatua
izanen zen.
Adibide konkretu batzuk emanak dira,
horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen
diren horietarik da, erraiten du 5.900€
hunkitzen dituela hilabetero, deus ez
egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...