Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Abenduaren 05a

Irisarri

Irisarri

Pilota: Joan den azaroaren 23an, Irisartarrak Pilota elkarteko bi parek palantxan, Euskal Ligaren finalak jokatu dituzte, Senpereko Gantxiki trinketean. Maleruski, biek galdu dute. Lehenik, xitoetan Kleina Oxandabaratz- Xana Labat-ek 1-2 galdu Urruñarrak-en kontra. Ondotik, gazteetan Maitena Mollon-Maia Muscarditzek galdu dute 0-2 Itsasuarrak-en parean. Halere gure pilotarientzat sasoia ez da arras bukatua, zeren beste 3 parerekin, Frantziako txapelgoan segitzen baitute. Esku huska: hor ere, gauzak aitzinatzen ari dira eta gure 2. maileko Etcheto- Dufau, alegia deus, finalerdietan ditugu. Joan den aste hondarrean, Armendaritzeko trinketean, finalaurdenetan, David eta Nicolas nagusitu ziren Amikuze garaituz, 40-27, partida seriosa egin ondoan. Orain, finalerdietan dira Eskulariko Dufourcq- Azcona dituzte parean izanen. Pilotaren eguna Gure Irisarriko Herria trinketean, heldu den abenduaren 15ean, finalen eguna dukegu, Euskal Herriko Ligako artekoen eta lehen mailako finalekin. Lehenik (16:00), artekoen finala: Urruñarrak / Atzarri, ondotik lehen mailakoa: Endaiarrak / Atzarri. Oraindanik, atxik gogoan, egun hori eta jin saldoan! MO Ospitalean mintzaldia Kepa Altonaga erakasle eta ikerlaria etorriko da abenduaren 14an, larunbatarekin (10:30), "Etxepare, Aldudeko medikua" aipatzera. Solasaldi hori publiko zabalari idekia izanen da: nahi duenak jakin nor izan zen Aldudeko Etxepare medikua, nolako ekarpenak egin zizkion euskarari eta euskal literaturari, zatozte gustuan. Ekitaldia osoki euskaraz izanen da (itzulpena frantsesez segurtatua), sartzea kitorik. Xehetasun gehiagoren ukaiteko, deitu: 05 59 37 97 23.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016