Han eta Hemen | 2019ko Abenduaren 05a

Haziak Mintzo: SAGARRETIK... SAGAR JUSERAT

Uztaritzeko Jondoni Bixintxo Ama eskolako artekoak eta handiak.

Haziak%20Mintzo:%20SAGARRETIK...%20SAGAR%20JUSERAT

Autobusez joan gira Armendaritzerat. Han sagar anitz bildu ditugu euripean! Gero, sagar jusa egiterat joan gira. Jean- Michel-ek botatu ditu sagarrak xehagailua deitzen den tresna batera: tresna horrek sagarrak xehatu ditu. Ondotik, sagar xehatuak bota ditu dolarrera: tresna hunek sagarrak tinkatu ditu eta sagar jusa ateratu da! Azkenik, eskolarat sartu gira sagar jus botoilekin. Sagar jusa familiarekin jastatu dugu! Mmmmm! Milesker Jean-Michel Urrutyri!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/12/05

Zoe Bray, erakusketa Elizondon

Zoe%20Bray_%20erakusketa%20Elizondon
Baionan egon ondoan Zoe Brayren margoak Nafarroarat buruz abiatu dira, joan den ostiralean estreinaldia iragan da. Abenduaren 8a arte obrak ikusgai izanen dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen du erakusketa. Ikusgai izanen dira aste barnean (18:00-20:00) eta asteburuetan (12:00-14:00 eta 18:30-20:30)....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/12/05

Rikardo Arregi kazetaritza saria: Kanaldude saristatua

Rikardo%20Arregi%20kazetaritza%20saria:%20Kanaldude%20saristatua
Joan den astean emanak izan dira Rikardo Arregi kazetaritzari buruzko sariak, Bidarrain kokatua den Kanaldude, internet bidez zabaldua den telebista saristatua izan da Hurbiletik emankizunarentzat. Hurbiltasuna eta tokiko pertsoneri emaiten den lekua, bai eta lan egiteko moldea da saristatua izan. Goresmenak Kanaldudeko laguneri, segi bide beretik!...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/12/05

Itsas bazterrean: Eñaut Elorrieta Urruñan izan da!!

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterrean:%20Enaut%20Elorrieta%20Urrunan%20izan%20da!!
Azaroaren 24an, igandez, 750 pertsona bildu dira Urruñako polikiroldegian Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde! Lehen parte batean, gure ikasleen kontzertua txalotzekoa da, baita ere Fred eta Thomas, haien musikariak. Eñaut Elorrieta eta bere musikariek ere kalitateko kontzertua eskaini daukute, zinez mila esker! Aterpe azpian, burasoak lan eta lan ibiltzen ziren bitartean, kolegioko 4.eko ikasle batzuk ere bixkotx salmentan aritu dira haien Salamankako bidaiaren alde! Bestalde, haurren mugimendu guttiago senditu da emanaldi denboran, Pontxen emanaldiaren aitzinean baitziren, zur eta lur egonez, besoak altxatzen, dantzan eta irri eginez. Txalo Pontx eta milesker! Arratsaldea bukatzeko, Kuxkuxtu txarangak du erritmoa eman hor zen jendeari, kantuz eta dantzan, talo bat eskuetan! Txalo bero bat deneri, bereziki buraso antolatzaile eta langileei! Eskerrak Goierriko lagun eta laguntzaile guziei. Ondoko hitzordua...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/12/05

Hezkuntzako ministroari

Jaun ministroa, badakit berrikuntza frango Frantziako hezkuntzari ekarri diozula, hala nola hiru urteko haurren eskolara joaitea; gero aspaldiko metodo silabikoa gomendatzen duzu irakurtzen ikasteko, globala azkenean baztertuz; bestalde, xake jokoa (Jeu d'échecs) eskoletan sarrarazi nahi zinuke, ikasleen adimena eta asmamena azkartzeko arras egokia baita. Ez naiz haatik hain ados zurekilan, herrialdetako mintzairek frantsesaren aprendizgoa trabatzen dutela erraiten duzunean. Hori ez da, duela mende bat inspektorek eta errient zenbaitzuk hedatzen zuten pentsamolde faltsua baizik. Badakizu, segurenik ere nola Euskal Herriko eskola zenbaitetan, korralean euskaraz mintzo zenak xiri bat ukaiten zuela eta jostatzeko orde, behar ziola euskaraz mintzo zen beste bati pasatu. Euskaraz mintzatzea ez zen haizu; ohointza baten idurikoa zitaken frantsesaren kaltetan. Hori arrazakeria deitzen da. Errientek uste zuten, inspektorek erranik, etxen euskaraz ari zen haur batek ez zuela...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/12/05

Herriko bozak, parekotasuna herriko kontseiluetan

Herriko%20bozak_%20parekotasuna%20herriko%20kontseiluetan
2020ko Herriko hauteskundeetan emazte gehiagok haien burua aurkez dezaten, topaketak antolatuak izan dira Hazparnen, "Eta ni ere hautagai banitz?" titulu pean. EBA (Egiazki Berdintasunaren Alde) mugimenduak zuen bilkura antolatua, Euskal Elkagoaren sustenguarekin. Topaketaren helburua zen hautetsi diren emazteek beren esperientziaren berri eman zezaten, zenbaitzuk herriko kontseiluan gehiengoan dira, beste batzuk oposizioan. Gaualdi hortan ez zen hautetsi emazte horien etiketa politikoa agertzen, baina bai nola bizi duten emazte bezala ardura hori eta beren egunerokotasunean zer ondorio duen. Gaualdi hori biziki aberatsa bazen, erraiten ahal da akats bat bazegoela, herri ttipietako emazte ordezkaririk ez zelakoz, antolatzaileen erranetan xerkatu dute, baina ez dute atzeman. Hor zirenak herri gottorretakoak ziren: Mugerre, Lehuntze, Getaria eta Bardozeko gehiengoan diren 4 emazte, Donibane Garazi eta Kanboko oposizioko 2 hautetsi. Horietan ez dute...

Irakurri segida

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016