Valle de Odieta, Nafarroako kooperatibak
behitegi erraldoiaren
asmoa du: Soria aldeko Noviercas
herrian egin lezake, 18.500
behi biltzeko, jezteko tresna automatikoarekin.
Kastillako Juntaren
baimena lortua du ondarkinen eta
uraren arazoa konponduz gero.
Proiektuak kezka larria
piztu du nafar
behizainen artean erran gabe
doa. Gaur egun Nafarroa osoan,
20.000 behi kondatzen
dira: kasik
proiektuak duen kopuru bera.
Behitegi berriak 200.000 tonelada
esne ekoiztuko lituzke, gaur egun
Nafarroa osoan 247.000 tonelada
direlarik ekoiztuak. Kooperatiba
berak, Kaparroson 3.600 behi dituen
etxaldea kudeatzen du eta
nahi luke handitu. Susmoa da
proiektu berria baliatzen duela,
handitzearen baimena ardiesteko.
"Ukan nahi genukeena eskaini.
Zer nahiko genuke jaso migratzaile,
errefuxiatu edo egoera
kalte bera batean den pertsona
baten azalean egongo bagina?".
Eusko Jaurlaritzak, Arabako,
Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzioek
eta migrazioaren alorrean
lan egiten duten gizarte eragile
andanak landu dute akordioa.
Itunak, edozein migratzailek
nahiko lituzkeen "duintasun baldintzak"
jasotzen ditu, Urkulluren
erranetan...
Bizkaiko metalgintzako lan
hitzarmena,
Patronalak eta sindikatuek
izenpetu dute 50.000
langilerentzat, heldu diren hiru
urteetako lan baldintzak arautuko
dituena. LAB eta UGTk, berretsi
dituzte sektoreko delega
tuekin egin batzarretan. LABek
"akordio historikotzat" jo du,
"mobilizazioei eta grebei" esker
lorturikoa. Besteak beste, langileek
527€ gehiago irabaziko
dituztela zehaztu du bere oharrean,
eta tauletatik kanpo daudenek
395 eta 422 euro artean.
ELAk ez du akordioa baimendu
eta CCOOk bozkatuko du ondoko
egunetan....
"Aterabidera orain presoak" lelopean,
Sarek manifestazioa
deitua du Bilbon urtarrilaren
11rako. Plataformak ez du ekinbide
horretara mugatu nahi
"salbuespenezko espetxe politika
amaitzeko" aldarrikapena.
Bilboko manifestazioari begira,
Eguberrietako oporretan lau
elkarretaratze eginen ditu Hego
Euskal Herriko lau hiriburuetan:
abenduaren 21ean Iruñean eta
Gasteizen, abenduaren 27an
Bilbon eta abenduaren 28an
Donostian. Sarek gogora ekarri
du 142 euskal preso etxetik 600
eta 1.110 kilometro arteko eremuan
daudela "oraindik ere",
beste 42 preso, berriz, 600 eta
400 kilometro artean. Gainera,
Espainiako Estatuko kartzeletan
egon diren 25 emazteetarik 12
bakartuta daude, eta bost semealabekin
daude espetxean.
Guzira, 104 haur "motxiladun"
daude, ama edo aita (edo biak)
preso dituztenak. 21 presok gaixotasun
larria dute. Horregatik,
egungo espetxe politika "behin
betiko" bertan behera uzteko
garaia dela diote....
Baluarten ematekoa zen "Bizi
dantza" ikuskizuna lekuz aldatu
eta, Anaitasuna kiroldegian
emanen dute Pirritx, Porrotx eta
Marimototsek, abenduaren 22an.
"Bizi dantza" ikuskizuna Baluarte
auditoriumean ematekoak ziren
pailazoak, baina Enrique Maia
alkateak kontratua ezabatu
zien. Ikuskizuna beste bide
batetik antolatzea erabaki dute.
Molde horretan, "irtenbidea"
aurkitu dutela azaldu dute pailazoek,
eta ikuskizunera joateko
deia egin: "Bizi euskara, bizi
dantza!"....
Hatsa hartu dute Aita Mari ontziko
lagunzaileek, Pozzallo Siziliako
portuen sartzeko baimena ukan
dutelarik. Zenbait egun zeramatzan
ontziak itsaso zakarrean
inarroserik.
78 etorkin itsasoan
galduak bilduak zituen: 59 gizon,
6 emazte eta 13 adingabe. Azkenean
Siziliatik, lehorreratzeko
baimena ukan dute. Etorkinak
banatuak izanen dira Europako
erresuma ezberdinetan. Eta Aita
Mari ontzia, mantentze lanak egin
ondoan, berriz itsasorat joanen
da, beharretan
diren etorkinen
laguntzerat....
Azaro guziko denbora euritsu
eta txarrak kaltetu du leku guzietan,
urzo ihizia. Oraino anitz eta
anitz urzo gelditzen dira, hegoaldera
buruz beren bidaia ez dutenak
oraino egina. Urzategiek
ere pairatu dute aurtengo denboraldi
eskasa: Etxalarko saretan
618 urzo harrapatu dituzte
aurten. Napaleko saretan dute
urzo gehienik harrapatu 1564,
Oxkaxe 91, Lanne 631, Etxalar
619, Landibarre 594, Lekunberrin
291, Sara 186, Aldude 30....
Hiesaren kontaminazioak beti segitzen
du hegoaldean: 2018an
Hiesak kontaminatu 169 pertsona
kondatu dira, 2017an baino
gehiago (133). Horietarik %56
gizonezkoen arteko sexu harremanen
ondorioz, %35 harreman
heterosexuala eta %26 droga
kontsumoari lotu infekzioak. Zoritxarrez
jendek ez dute egoera
irriskugarrietan, beharrezkoak
diren preserbatiboak bezalako
zaintze neurririk hartzen....
Azkenean, autonomia erkidegoaren
estatus berriari buruzko
hiru idatziak aurkeztuak izan
dira Eusko Legebiltzarrean: alde
batetik, EAJ, Elkarrekin Podemos
eta PSE-EEko legelariek
adostutakoa, nahiz eta desadostasunak
izan beren artean,
besteak beste erabakitzeko
eskubidearen inguruan. Iñigo
Urkullu lehendakariak "errealismoa
eta erantzukizuna" eskatu
ditu estatutu berria adostasun
handiagoz onartu ahal izateko.
"Gure erronka, guziona, autogobernu
gehiago eta hobea
lortzea da. Lan taldearen lanari
esker, oinarri juridiko sendoa
edukiko dugu horretarako. Ez
dezagun alferrik galdu aukera
hau". Bestetik, EH Bilduren proposamena,
erabakitzeko eskubidea
jasotzen duena. Azkenik,
Juan Ignacio del Burgo PPko legelariaren
dokumentua, mahain
gainean da osoko zuzenketa bat
proposatzen duena....
Joan den astean kasualitatez telebistan
ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko
"Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina,
dokumental hortan agertzen dira prefet
batzuk lanposturik ez ukanez, etxen
egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak
hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira
mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira
ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk
harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo
holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen
direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira
prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten
duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina
hala ere estatuarenganik pagatuak direla.
Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko
funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik
ez duen langile bat aspaldi kanporatua
izanen zen.
Adibide konkretu batzuk emanak dira,
horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen
diren horietarik da, erraiten du 5.900€
hunkitzen dituela hilabetero, deus ez
egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...