Herriz Herri - Senpere (L) | 2019ko Abenduaren 05a

Senpere

Senpere

Seigarren aldikotz Senpere Kultur eta Ondare elkarteak, Festival Ravel egitura eta Akitania Berriaren laguntzarekin antolatzen du goi mailako kontzertua elizan abenduaren 8an (17:30). Dohainik eskainia da (parte-hartze libroa), bi musikari gazte ospetsu deskubritzen ahalko dira. Bata Julen Zelaia nafarra, biolina joilea, sekulako sariak irabaziak ditu, hunekin betan aurkituko dugu Lutxi Nesprias haltsuarra hau aldiz pianoan ari dena. Biak orain maixu bilakatuak dira, bai biolinan bai pianoan, eta plazer handi batekin bikoteak eskainiko du musika klasikotik ateratua den errepertorio bikaina, adibidez Debussy, Granados, Paganini eta Franck-en obrak. Eguberriak aitzin, musika ederrez gozatzeko aukera huts ezina dago eta nolazpait goxoki sartzeko neguan beldurrik gabe. Antzerkia Larrekon larunbat arratsaldean Frantzian gaindi erakutsia izan den komedia ongi ezagutua, partikulazki telebistaren bidez "Le Père Noel est une ordure" eskainia da abenduaren 7an (17:30). Dekilibristador konpaniako aktoreak aurkituko di-tugu taula gainean eta ber denboran hauek dira ere antzerkiaren antolatzaileak. Deneri idekia da, urririk (parte hartze libroa), oren bat eterdiz sekulako irriak sortuko dira dudarik gabe. Komedia zapartingarri huntan agertzen dira pertsonaiak arraroak bezain bitxiak, huts ezina denendako. Telethon, suhiltzaileen kasernan Aspaldi huntan ohikoa bilakatu da suhiltzaileen inplikazioa Telethon ekitaldietan, aurten ere ateak zabalik atxikiko dituzte abenduaren 8an, igande goiz guzian. Beti bezala kasernaren bisita egiten ahalko da baita garrantzizko maniobrak aurkeztuak, beharrezko jestuak erakutsiak dira norberak sokorria ekar dezan bere inguruan. Haurrendako, kamioi gorriarekin joan-jina batzuk plantan ezarriak dira, hauek betidanik ikusmin handia erakusten dute suhiltzaileen munduari. Burasoak ere gomitatuak dira, denek eman dezaten beren laguntza Telethon egiturari. Abisu: Joan den astean aipatu antzerkia "La petite fille et le corbeau" ostegun eta ostiral honetan eskainia da (10:00 eta 14:30), Larreko gelan. Bertzalde argazki lehiaketa, Arranoa elkarteak antolatua, bururatzen ari da, Arbolaren lemari dagozkion argazkiak igorri behar dira abenduaren 31 aitzin, xehetasun guziak deituz Denis: 06 88 18 16 36 edo www.arranoa.canalblog. com. Egur loten erreserbatzeak lehenbailehen egin beharrak dira izena emanez Herriko- Etxean. Neguan sartzeak, oroitarazten dauku berogailueri egur idorra behar zaiotela eman, alabainan azken epea finkatua da astelehen huntan abenduaren 9an. Bertzalde Lapurdi 1609 elkarteak antolatzen du mintzaldi bat "Euskara noiztik, Euskara mendez mende" Amotz-Larraldean abenduaren 13an ostiralean 19:00etan, Céline Mounolek emanik, xehetasun gehiago heldu den astean. Pilota solas Lehen mailako, esku-huskako finalaurdenetan aritu da gure ekipa Dizabo/Bereterbide, Irisarriko trinketean azaroaren 24an, Zuraideko Anchordoqui/Garaten kontra, zorigaitzez amore eman dute 19/40. Alta denboraldia ezin hobeki hasia zuten, lehenbiziko partidak airez-aire irabaziz. Aitortu behar da gorputzez ez direla mementoan trenpurik hoberenean, haatik hemendik laster Frantziako txapelketan ikusi behar ginituzke. Sorpresa on bat etorri zauku gaztetxoen aldetik, Lafitte Yoan eta Tapia Martin-ek jokatu baitute beren finala palantxan Ahurtiko bikotearen kontra, hauen emaitza heldu den astean zabalduko dugu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016