Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2019ko Abenduaren 05a

Bidarrai

Heriotze À¢'€'" Gure Gustura etxeko Fanny Arrabit, sortzez Etchebeste, zendu da joan den astean. 91 urte zituen. Senarra, Batita Letxero, galdua zuen duela 25 urte. Hiru seme-alaben ama zen eta bazituen sei arrahaur eta zortzi arrahaur ttipi. 45 urtez egon zen Herriko Etxeko idazkari, herritarren zerbitzu osorako. Ikaragarriko memorioa bazuen eta erraiten da herritar guzien sortegunaz oroitzen zela. Bi urte huntan Donibane Garaziko Toki Eder xaharretxera erretiratua zen. Ehorzketak joan den ostegun arratsaldean iragan dira. Elizkizun kartsua, bururatzean arrahaurrek kondatzen zaukute- la nolako amatxi maitagarria zen eta muslari suharra. Bernadette, Michel, Christiane seme-alabek eta hauen familiek bai eta jendaki guziak har ditzatela gure doluzko agurrik zintzoenak. Sehaska huste À¢'€'" Herriko eskolak sehaska hustea antolatzen du igandean, abenduaren 8an, herriko gela berotuan. Aurkituko dira haurrentzat egokiak diren arropa, jostagailu, liburu eta bertze. Izanen da ere egun osoan jatekoa eta edatekoa. Ateak idekiak izanen dira 9:00etatik 17:00ak arte. Eguberri hurbiltzen ari-eta, parada pollita ororentzat. Guzieri ongi-etorri.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016