Gutarik biziki urrun dira Fidji ugarteak.
Munduaren beste puntan
nolazpait. Nahiz holako solasa ez
bide den hain egokia jakinaren
gainean mundu borobil huntan
nihun ez dela egiazko puntarik.
Dena den, Fidji ugarte horiek artetan
aipatzen dira gure artean ere
eta gehienik hango gazte asko
Frantziarat jiten direlakotz errugbilari
bezala. Zonbait gure Kostalderaino
ere. Batto bada Miarritzen,
biziki ezagutua dena, Leone
Ravuetaki.
Errugbia biziki maite dute Fidji
ugarteetan eta badira gazteak,
hein bat trebatu ondoan, Europarat
etortzen direnak diru gehiagoren
irabazteko menturan. Azken bi urte
hauetan haatik gutixago Frantziarat,
paperen ukaiteko errextasunak
doi bat murriztuak izanik. Orotarat,
gaurko egunean, hirurehun bat
baditazke halere, andana pollita
beraz.
Hiru mintzaira, hiru sineste
Fidji ugarteak badira hiru ehun bat
bainan gehienak ttipi-ttipiak, berrehun
bat zointan nehor ez baita bizi.
Bi handienak Viti Levu eta Vanua
Levu. Jendetza gehiena bi horietan
bizi. Eremuz orotarat Euskal-
Herri osoaren hein bertsua, iduritzen
ahal haatik gehiago badela,
ugarteak barreatuak baitira lekuka
itsasgune zabalak ba batetik besterat.
905.000 biztanle duela bi
urte egin kondaketaren arabera.
75.000 Suva hirinagusian, hunen
inguruko herriak barne osatzen da
300.000 jendeko hirigunea, hor be-
1970ean dute ugarte horiek ardietsi
beren gain jartzea, lokarrri laxo
batzuk atxikiz haatik ingelesekin.
Hala nola Elixabet erregina duten
herrialdeburu. Erlisionez, gehiengo
bat (%64 nunbait han) giristinoa
da, horien artean gehienak protestantak,
%28 hinduistak dira, Indiatik
etorrien ondokoak, eta %8 musulmanak.
Mozkinbide handienak,
rean beraz jendetza osoaren heren
bat. Hiru mintzaira erabiliak dira:
hango bereko fidjiarra, Indiako mintzaira
bat iragan bi mende horietan
jende frango etorriak-eta Indiako
eskualde batetarik, eta bestalde
ingelesa, denetan sartua dena.
Ugarte horiek ingelesen legepean
egonak dira alabainan eta frango
luzaz. Hemeretzigarren mendean
ziren ingelesak gero eta ausartago
agertu eskualde hortan. Estakuru
ederra ere bazuten. Kalapita gaitzak
baziren fidjiar leinuen artean
eta batzuk ondo heietan ibilki ziren
ingelesen laguntza eskatzen zuten
makurren xuxentzeko. Ingelesak
jiten ziren eta gero eta atrebituago
plantatzen. 1874an nagusi handi
jarri ziren. Ingeles mintzaira ere
denetan sar-araziz. Kasik mende
bat osoa iraun du istorio horrek.
1970ean dute ugarte horiek ardietsi
beren gain jartzea, lokarrri laxo
batzuk atxikiz haatik ingelesekin.
Hala nola Elixabet erregina duten
herrialdeburu. Erlisionez, gehiengo
bat (%64 nunbait han) giristinoa
da, horien artean gehienak protestantak,
%28 hinduistak dira, Indiatik
etorrien ondokoak, eta %8 musulmanak.
Mozkinbide handienak,
arrantza eta sukre edo azukrea.
Turismoa ere goiti ari, ugarte horiek
denetarik urrun izanikan ere.
Eta nun da Rotuma?
Fidji ugarteak aipatzean aise ahanzten
da naski Rotuma ugartea, baztertxago
dena, 500 kilometrotan,
berenaz arras berezia bainan legez
herrialde berari lotua. Luzaz ingelesen
manupean izana. 13 kilometro
luze, 4 kilometro zabal. Doi-doia
2.000 biztanle. Badute beren mintzaira
- gisa batez erraiten ahal da
Fidji ugarteetako laugarrena dela -
eta Fidji ugarteetan gaindi ba omen
dira beste 8.000 lagun mintzaira
hori hein bat menperatzen dutenak.
1985ean ukana dute Rotuma ugartean
beren arteko bozkatze bat zinez
berezia hau ere: erabaki behar
zuten ugartea turismoari ideki behar
zen ala ez. Airez-aire nagusitu zen
eza (bozen %85-ekin). Rotuman
ugartean nahiago dute kanpotiarrik
ez ikusi. Edo aldian biziki guti. Bulta
huntan, astean aldi bat bada halere
itsas-untzi bat Suva hiritik Rotumarat
heltzen dena. Hegazkin bat ere
ba. Bainan hortan geldi otoi!
Joan den astean kasualitatez telebistan
ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko
"Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina,
dokumental hortan agertzen dira prefet
batzuk lanposturik ez ukanez, etxen
egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak
hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira
mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira
ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk
harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo
holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen
direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira
prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten
duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina
hala ere estatuarenganik pagatuak direla.
Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko
funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik
ez duen langile bat aspaldi kanporatua
izanen zen.
Adibide konkretu batzuk emanak dira,
horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen
diren horietarik da, erraiten du 5.900€
hunkitzen dituela hilabetero, deus ez
egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...