Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Abenduaren 05a

Aiherra

Aiherra

Bazkari-besta eder batekin bururatu zen Kabalkada Joan den larunbatean, bazen mugimendu Aiherrako Denen Etxean, kabalkadako parte hartzaile eta laguntzaileak gomitatuak baitziren, kabalkadako kontuen egitera, kabalkada barnetik kontatzen zuen bideoaren ikustera, eta ondoko hurrupaldi, bazkari eta dantzaldietan parte hartzera. Aiherrako lehen kabalkada kausitua izan bazen, honen ospatzea ere ederki kausitua izan da. Orotara 185 dantzari, antzerkilari, makilari, musikari, banderari, zapur, dendari eta laguntzaile bildu ziren hor, irria ezpainetan eta omore onean, ezin huts egina zen 11 orenetako hitzordu honetan. Bat bestearen ondotik mintzatu ziren Jean-Mixel, Beñat, Mikele eta Xabina. Behin behineko kontuak aztertu eta eman ondoan, oroitarazi zuten zerrenda zehatz baten bidez kabalkadaren kausitzea egin duten puntu nagusienak zoin ziren: 2018ko martxoan egin mintzaldi publikoan 110 herritarren parte hartzea, geroztik urte bat et'erdiz egin lana, Zinegite ekitaldia, herritarrek antolatu zozketa, herritarren arteko elkartasuna eta proiektu kolektiboan parte hartzea, h e r r i t a r r e n arteko loturen sortzea edo azkartzea, eragile publikoek eta tokiko enpresek ekarri laguntza, Laetizia Lartigue, Xabi Etcheverry, Jean-Louis Heguy, Manez Fusch eta Kriztof Iriart-ek sail ezberdinetan (dantza, musika, makilariak, antzerkia) ekarri laguntza, Samuel Biscay eta antzerkilari lagunek idatzi testua, Ramuntxo Christyk idatzi kantua, aste guziz errepetizioetan musikariak, antzerkilariak, makilariak eta dantzariak biltzea, eta beste hainbat puntu. Gero denek igurikatzen zutena agertu da eta denek ikusi eta preziatu zuten kabalkada barnetik kontatzen duen bideoa. 47 minutu irauten du. Bilkuraren ondotik, denek hurrupaldian eta ondoko bazkarian parte hartu zuten, alaiki, alabainan KIKI BORDATXO hor baitzen bazterren harrotzeko bazkari denboran eta ondotik. Bilkura hondarrean kabalkadaren geroa aipatu zen, eta jendea gomitatu proiektu kutural batzuen proposatzera. Kabalkada iragan da, proiektuen garaia hastera doa. Proiektuen aipatzeko bilkura eginen da urtarrilaren 11n, ibiakoitzez (10:00). Biba kabalkada!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016