Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 05a

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Bordeleko Eguberriko Euskal Merkatua

Joseba Etxarri

Euskararen%20Nazioarteko%20Eguna%20eta%20Bordeleko%20Eguberriko%20Euskal%20Merkatua

EUSKARAREN EGUNA. Gure Diasporari loturiko eguna izan da eta segitzen du izaten hein handi batean ENE edo Euskararen Nazioarteko Egunak. Euskal Herrian ezezik, mundu osoko euskal etxe eta komunitateetan ospatzen da, baita Etxepare Euskal Institutuak nazioartean barreiaturik dituen beste hamaika unibertsitate eta irakurlegotan ere. Ohi bezala, abenduaren 3an, San Frantses Xabier egunean, erran nahi baita iragan asteartean, ospatu da, leku frangotan aitzineko eta ondoko asteburu eta egunetan ere programa eta ekitaldiak antolaturik "Bide berriak, modu berriak" lelopean. Heldu zauzkigun gomita eta deialdien artean, Alemanian, Berlingo Euskal Etxekoa aipatzen ahal dugu; Argentinan, Bahia Blanca, Buenos Aires, Cordoba, San Nicolas, Mar del Plata, Necochea, Villa María, San Miguel edota Viedmako Euskal Etxeetakoak... Espainian, Madrilgoa... Frantzian Bordelekoa... Mexikon, Mexiko Hirikoa... Uruguain, Montevideo, Carmelo, San Jose eta Saltoko EEetakoak... hauek batzuk dira, baina zerrenda arrunt luzeagoa da ENE ospatuko duten Euskal Etxe guz¡ena. Unibertsitateei dagokienez ere, hamaika unibertsitate eta herrietan ari dira ospatzen, tartean Txileko Santiago eta Viñan, Estatu Batuetako Boise eta Chicagon, Mexikoko UNAMen, Poloniako Poznanen, Finlandiako Helsinkin, Pariseko Sorbonan, Alemaniako Frankfurt, Berlin, Leipzig eta Konstantzan, Bartzelonako UAB eta Universitat de Barcelonan, Irlandako Cork-en... Leku horietarik bakotxeko publikoak aukera ukanen du euskaldunen hizkuntza eta kulturari buruz entzuteko eta partaide izateko. BORDELE, FRANTZIA. Aipatuko ditugu abenduan zehar Europa eta Ameriketako euskal etxeek Olentzeroren errezibitzeko antolatu Eguberri besta eta elgarretaratzeak. Baina ez dugu ahantzi nahi, Euskal Herritik hurbil Bordaleko Euskal Etxeko lagunek bi ebiakoitzez, abenduaren 7 eta 14an, antolatu duten Eguberri Merkatua, 10:30etarik 18:30etara, Euskal Herriko artisau eta ekoizleen mozkin eta produktuez, eta Kantuz taldekoak animatzaile. "Gustu guzietarako gauzak ukanen ditugu: egurrezko, larruzko, zeramikazko artisauproduktuak, zilarrezko lauburuak, margolanak, jaki eta edariak... "Aukera ederra izanen da opari polit, original eta gure artisau eta ekoizleek eginikoak prezio onean erosteko", segurtatu daukute.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2019/12/05

Atunontzi izoztatzaileen sektorean 3.100 pertsona lanean Euskadin

Atunontzi izoztatzaileen sektoreari buruzko ikerketa batek atun tropikalen arrantza aztertzen du. Espezie horiek kontserban ezartzen dira, kontsumitzaileari saltzeko. 54 ontzik osatzen dute euskal atunontzi izoztatzaileen flota: Atlantikoan, Indiar itsasoan eta Pazifikoan egiten dute arrantza. Bederatzi enpresa daude Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietarik bostek arraina harrapatu eta lantzen dute. Ontzi gehienak, berrogeita bost, Bermeoko enpresenak dira. Herri hortako atunontzi izoztatzaileek 21.493 lanpostu, gehi zeharkako lan postuak, sortzen dituzte. Horietatik 2.112 Bermeon bertan, 593 kontserba enpresetan eta 1.519 arrantzan. Atunontzi izoztatzaileez gain, beste hogeita zazpi ontzi laguntzaile eta sei zamaontzi ari dira lanean sektorean. Oraingo egoera, 20. mendearen erdialdean hartu zen erabaki oso arriskutsu baten emaitza da, jarduera ekonomiko handia sortzen duena. Atuna, munduan gehienik saltzen den itsasoko produktua da....

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/12/05

UDVL-en dosier nagusiak

M.L.

Karbono tasa bat ezarri Europa Batuko 27 estatuetarik batetara sartzen den ibilgailu bakoitzari. Tasa ekarriko duena bi kapitulutan banatu: parte klimaren banketxe europearra sortzeko, gaitikoa trantsizio ekologikoaren segurtatzeko kutxaren sortzeko, hamar urte barne mila miliar euroz dohatuko dena. Ekonomia sailean oraino tresna berri bat sortu euroa darabilaten estatuen artean elgar fite konprenitzeko buxeta publiko eta aitzin-kontu sailetan. Deretxoaren sailean UDLV-ek galdatuko die 27 estatuei elgarren artean dituzten nazioarteko tratatuetan emazteek jasan bortizkeriak krima bezala ekarriak izan daitezen. Immigrazioaren kasuan UDLV-ek nahi du orain arteko bidea indartu. Duela lau urte sortu Frontex programaren kari, hartu nahi ditu 10 000 mugazain berri hiru urte barne. Azkenik nahi ditu Europak emaiten dituen laguntzak estatu deretxoaren errespetuari lotu. Hots estatu-deretxoaren errespeturik gabe Europaren laguntzarik ez legea zorrozki bete nahi du. Sozial...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/12/05

Europa Batuko Batzorde berrituko 27 ministroak

M.L.

Bigarren agintaldia da euro-ministroak hautatuak izan direla Euro-Parlamentuko gehiengoaren sustenguarekin. Beste bi baldintza bete behar izan ditu UVDL-ek multzoa muntatzerakoan, Europa Batuko 27 estatuetariko deputatu bat hautatu ministro izaiteko, eta emazteei funtsezko leku bat eman. Horrela 27etarik 12 ministro emazteak dira. Orain arteko euro-batzorderik emaztetsuena. Hain kopurutsua den gobernuko 27 kideen artean UVDL-ek zortzi presidente-orde hautatuak ditu. Zortziak estatu tipietakoak dira: biga aberatsak, Herri Beherea eta Danimarka, biga Europa hegokoak, Espainia eta Grezia, eta gutiz ez utz lau Europa ekialde eta pobrekoak: Eslovakia, Kroazia, Letonia eta Txekiar Errepublika. Lehen behakoan nabari da Europa historikoaren sei sortzailetarik lau falta direla kargu horietan: Frantzia, Italia, Belgika eta Luxenburgo. Horren parean argi da ekialdeko estatu pobreek leku ikusgarria kausitzen dutela, nahiz Europako bozetan guti parte hartu duten. Ideia hau...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/12/05

Batzorde-buru berria

M.L.

Ursula Von der Leyen deitzen da Europa Batuaren batzordeburu berria, alemana da eta Alemaniako gobernuan eginak ditu lehen ministro urratsak. PPE erdi-zentroko alderdiaren izenean aurkeztu da Europara. Euro-parlamentuko hiru multzo elkartu dira UVDL-ren hautatzeko: PPE (182 euro-deputatu), S&D sozial-demokrata multzoa (154) eta "Europa Berritu" multzoa (108). Hiruak ez dira sobera izan UVDL 9 bozen abantzuarekin hautatua izan baita batzorde-buru. EB multzo horrek etiketa aldatu du agintaldi honetan, ALDE liberal eta demokraten multzoa deitzen baitzen orain arte. Badirudi LREM Macronen aldeko deputatuek galdaturik dutela liberal hitza baztertu, soberasko eskuinekoa zela erranez. Dena den multzo horretan dira Frantziatik LREM-eko 8 deputatu, Modem-eko 5, beste hiru mikro alderdietarik bedera, eta bost etiketarik gabeak. Aldiz Espainiatik bi tendentzia dira barne: Ciudadanos-eko 7 deputatu, tartean Maite Pagazaurtundua, ETAk anaia bat hil ziona, eta Euskal...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/12/05

Europa Batuko egitura berrituak

Europa%20Batuko%20egitura%20berrituak
Segur Europa Batuko bulegoa ez dugula gure herriko auzapeza bezain aise ukanen telefonoaren puntan. 500 milioi biztanle parte kudeatzen dituen egitura ezin da izan gutarik hurbilena. Alta Europako parlamentuko deputatuak zuzenean bozkatzen ditugula 40 urte bete dira aurten. Beraz egitura hori erraldoia eta urrunskoa iduritzen baldin bazaigu, nolabait eginbide dugu kurios izaitea zer pasatzen den Bruselan eta Estrasburgon Europa Batuaren gobernuan eta parlamentuan. Hain zuzen iragan ekainean iragan ziren euro parlamentuko bozen ondotik lau hilabeteren buruan, hona abenduko lehen egun honetan abiatu dela Europa Batuko Batzorde berritua (gobernua) paraleloki 27 estatuburuen arteko kontseiluak presidente berria duelarik: Charles Michel belgikarra. Aldi honetan HERRIAk begirada bat sarkorra emaiten die egitura horiei....

Irakurri segida

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016