Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Abenduaren 05a

Azkaine

Azkaine

"Abenduko eguna argitu orduko iluna" dio erran zaharrak. Gure herrietako plaza eta karriketan kolore guzietako girgilak goizik piztuak dira, behar bada arrazoin horrengatik? Arrazoinki, ez da segur, argi-indarraren erabilpenean ere indar handia egin behar dugula errepikatua zaukularik! Noiz hartuko ditugu behar diren neurriak gutiago xahutzeko egun guzietako hainbertze eremutan? 1944. urtean sortuen bazkaria Iraganen da abenduaren 7an Larraldean. Izenak emaiteko Michel Barrendeguy deitu behar da ahal bezain laster. Telethon gure herrian Goizeko 10etarik arratsaldeko 5ak artean iraganen da: lepoko trikotatzaileen desafioa, kantu, dantza, oinezko ibilaldi, kiwi, paella, pastiza eta edari bero saltze... hots denen gustukoa aurkitzen ahalko da parte hartu nahiko duenarentzat. AFM TELETHON elkarteak eritasunen borrokan bere ikerketak aitzina segi ditzan. Adin Goxoaren Eguberriko bazkaria Azkaineko erretretatuak gomitatuak dira abenduaren 19an elgarretaratzera Biltokin Nicolasek onduko duen bazkarirat: ttoro, haragi gorri eta lursagar, ardi gasna gerezi erreximenta, fruitu gorridun deserta berezia eta edariak. Kantua ez da menuan agertzen baina segur gogobihotzen elikagai bozkarioduna ez dela faltako! Plaza eta karriketako obrengatik saltegiek udazkenean sofritu baitute, aurten zozketa xumea antolatuko da baina halere sorpresa izanen da. Parte hartzaile bakotxari 25€ko ordainketa galdegina zaio izenak aitzinetik emanez. Bigarren eskuko jostagailu saltzea Doña Maria eskolako burasoen elkarteak haur karrosa hustea eta jadanik baliatuak izan diren jostagailu merkatua antolatzen du, heldu den igandean, abenduaren 8an, Kiroletako ezker paretan. Irabaziak eskolako haurren aktibitateentzat baliatuak izanen dira.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016