Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2019ko Abenduaren 05a

Kukai

Dantza ikusgarria: Jon Maya dantzari eta koreografo famatuak sortu zuen Kukai konpainia, "Adiskideak" ikusgarri berria muntatua du, horren ikusteko plazerra ukanen dugu abenduaren 14an (21:00), Jai Alaian. Lehen partean, Bax'Ainarak behatzen ahalko da. Garazin eta Azkarateko Ikastolak antolatzaile dira. Txartelak aitzinetik salgai dira Turismo Bulegoetan 18€tan, edo egunean berean 20€.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3526. zbk

Bihotz aberatsena barkatzen badakiena

Benoit Lacroix

Gure Hitza | 2019/12/05

Ez dugu denek bizi bera!

Menane Oxandabaratz

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan agertzen dira prefet batzuk, nun ahoan bilorik gabe erraiten duten, ez dutela lanposturik eskuratu, baina hala ere estatuarenganik pagatuak direla. Kasu hortan litaizke 442 lanpostu handiko funtzionario! Enpresa pribatuetan, lanik ez duen langile bat aspaldi kanporatua izanen zen. Adibide konkretu batzuk emanak dira, horietarik bat "préfet hors cadre" deitzen diren horietarik da, erraiten du 5.900€ hunkitzen dituela hilabetero, deus ez egiteko. Hauxe bizi ederra! Beste kasu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016