Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 16a

Irulegiko mahastiak kalitate labela

Irulegiko%20mahastiak%20kalitate%20labela

Irulegiko mahastiak label bat eskuratu du "Mahastia eta Aurkikuntza" deitura hunen pean: "Irulegi, Ipar Euskal Herriko arnoa". Ipar Euskal Herriko enologo batzuek egin lanari esker, Euskal Herriko Turismo Bulegoa eta Irulegiko Arnoen Sindikatuaren laguntzarekin lortu ahal izan du. Hau dela eta, "Irulegi" sormaka beste 71 frantses estatuko mahastien (Borgoina, Bordele...) sarean sartu da. Label huni esker, "Irulegi" sormaka ezagutzeko eta merkaturatzeko parada handitzen zaio. "Vignobles & Découvertes" izenpean den label hau, 3 urterentzat balio du eta Enoturismoko Kontseilu Gorenaren gomendioaren pean da. Labela eskuratu dituzten mahastiak dira: Irulegiko Sotoa, Bordatto, Bordaxuria, Brana, Gutizia eta Mourguy. Huni esker komunikazio bateratua, arno dastatze eta saltzerako informazioak, bisita eta harrera egiteko moldeak erreztuko zaizkie, sormarka horren ezagutarazteko eta mahastizainen elkarretaratzekoaitzaki ona bilakatuz

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/07/16

Kultura egituren arteko lankidetzaren erronkak

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Pirinio Atlantikoko eta tokiko jarraipen dispositiboarekin batean, elkartekideeri jarraikitze kolektibo berri bat proposatzen die. Kultura egiturek neurri batean elkar ezagutzen dute eta batzuetan zeharkako proiektu kolektiboak garatzen. Lankidetza baten abiatzea izan daiteke kultura egiturentzat. Lehenik erronkak ulertu eta ezagutu behar dira egitasmo amankomuna nola koordinatu jakiteko eta proiektuan parte hartzen duten egiturek tokia atzeman dezaten, lankidetzan inplikatuak senti daitezen, egile gisa eta proiektu artistikoaren probetxurako. Helburua da egitureri tresna eta lan metodo eraginkorren eskaintzea, egiturek erreferentzia gune amankomun bat ukan dezaten. Formazio hori 4 egunez iraganen da: irailaren 25ean, urriaren 5ean, azaroaren 12an eta abenduaren 7an. Lekua mugatua izanez lehenbailehen izena eman behar da. EKEk aholkatzen du 4 egunetako formazio osoa egitea. Egun horiek kitorik eskainiak dira. Izen emaiteko...

Irakurri segida

3553. zbk

Gure Hitza | 2020/07/16

Bainan nun da Kakueta?

Janbattitt Dirassar

Uda betean gira. Eta bai, uztail erditarat helduak gira alabainan. Errepublika eguna ere iragana. Joan den hilabete hortan, galdeka ginauden nolako uda behar ginuen. Goizegi da naski, aise goizegi, holako galdeari funtsez ihardesteko; bainan orainokoan uda berezia dugu zernahi gisaz, konfinatze luze baten ondorioak beti hor. Ez hain txarra halere, izaiten ahalko zenaren aldean. Joan den hilabete hortan baginuen zernahi arrangura, kanpotiarrik jinen zenetz batere, jiten zirenak noiz eta nola. Uztailean sartu girelarik mugimendua abiatu da, ez baitezpada hain azkar, bereziki lehen astean, bainan arras polliki. Aski da itsas hegi hortarat joaitea konparazione, ikusteko kanpotiar frango badela eta Frantziako eskualde gehienetarik etorriak. Estranjer guti haatik.

Zerratuak egonak diren toki anitz, erakustegi eta beste, berriz idekiak dira, baldintzapean bada baldintzapean. Jendea multxo ttipika hartuz, denak maskatuak egon behar eta elgarretarik ez sobera hurbil. Besta eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016