Herriz Herri - Makea (L) | 2020eko Uztailaren 16a

Makea

Makea

Ardi artaldeen bisitak Uda guziz Onetik gasnategiko laborariek beren artaldeak bai eta nola lan egiten duten presentatzen dute. Bisita egin ondoan gasnaren jastatzeko parada emana da. Bisitak, uztail eta agorrileko ostegun guziz iraganen dira. Hitzordua gasnategian emana da (10:00), lekua aitzinetik atxikiz kitorik da, baldintza bakarra deitu behar dela: 05-59-70-27-27 numerora. Han bertan zuzenean etorriz 2€tan da, kitorik 18 urtetik beherago direnentzat. Makea "Lagunak" handball taldea "Lagunak" eskubaloiko neskak 2020/2021 s a s o i n a - r e n t z a t, j o k o l a r i berrien xerka dira. Motibatua eta 16 urte baino gehiago duenak, ongi etorria da! Beren erranetan: "Ez kexa sekulan ez baduzu egin eskubaloirik lasaiki etortzen ahal zira; jostatzeko ari gira". Hau egiazko kirol izpiritua, aupa neskak!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3553. zbk

Gure Hitza | 2020/07/16

Bainan nun da Kakueta?

Janbattitt Dirassar

Uda betean gira. Eta bai, uztail erditarat helduak gira alabainan. Errepublika eguna ere iragana. Joan den hilabete hortan, galdeka ginauden nolako uda behar ginuen. Goizegi da naski, aise goizegi, holako galdeari funtsez ihardesteko; bainan orainokoan uda berezia dugu zernahi gisaz, konfinatze luze baten ondorioak beti hor. Ez hain txarra halere, izaiten ahalko zenaren aldean. Joan den hilabete hortan baginuen zernahi arrangura, kanpotiarrik jinen zenetz batere, jiten zirenak noiz eta nola. Uztailean sartu girelarik mugimendua abiatu da, ez baitezpada hain azkar, bereziki lehen astean, bainan arras polliki. Aski da itsas hegi hortarat joaitea konparazione, ikusteko kanpotiar frango badela eta Frantziako eskualde gehienetarik etorriak. Estranjer guti haatik.

Zerratuak egonak diren toki anitz, erakustegi eta beste, berriz idekiak dira, baldintzapean bada baldintzapean. Jendea multxo ttipika hartuz, denak maskatuak egon behar eta elgarretarik ez sobera hurbil. Besta eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016