Orotarik | 2020eko Uztailaren 16a

Irakurtzeko liburua: Miñan

Etxean zerraturik egon beharrak alderdi onak izan ditu enetzat, hala nola hurbilean bizi diren bi semetxien maizago ikustea eta haiekin denbora poxi bat iragatea; telelanak utzirikako arteetan, irakurtzeko parada gehiago izatea ere bai, horrek bultzatu bainau hemengo hitz hauen idaztera. Liburu arraroa irakurri baitut azken egunetan, biak: laketgarri eta jakingarria, egungo gai garrantzizkoenetariko bat hunkitzen duelarik: Afrikako jende behartsuen Europara bizi hobe baten esperantzan jitea, eta jiteko, iragan eta gainditu behar dituzten gaitzeko eta nor nornahiren lotsatzeko nekezia, arrisku, traba eta poxeluak. Gogoratu zait, ondorioz, liburu horren aurkezpenaren Herria euskal astekarian egitea ez litzatekeela gaizki.

Beraz, ene aholkua: aste hauetako bizi manerei nekez plegatzen bazara, eta egun batzuetan enoatzen, har eskutan liburu hori, eta, udaminean terraza eguzkiztatu batean egarriaren kentzeko edari hoxpila hurrupaz hurrupa gostuan edaten duzun bezala, edo are hobekiago, edaten duzularik, hostoz hosto gostuan irakur, egungo afrikar etorkin baten deserriratzeko bidaia eginez. (Ohartzen naiz, liburuaren gaia, eta kontamoldearen xorroxtasuna kontuan harturik, iradokizun horrek duen alderdi bihozgabe, ankerraz.)

Liburuak bi egile ditu: afrikar kontalari bat (Ibrahima Balde deitzen den lekukotasunaren ekarlea), eta, honen erranetarik doan eleberri egile bat (Amets Arzallus). Idaztea hain da eginkizun barnekoi, eta nor bere baitakoa, non nehor galdez baitagoke, gisa horretako egiletasun bikoitzetik zer atera daitekeen. Ez dakit arau erregularrik egin dezakegun gertaldi bakarrean oinarrituz, baina kasu honetan ez da dudarik arras fruitu ona ekarri duela: Miñan izenburutzat daukan 140 orrialdeko eleberria, arras preziagarria.

Amets Arzallusi zor bide zaio egile bitasun hori hain dotore eta atsegingarriki, eleberri bakarrean moldatu izana, bai eta Ibrahimak Gineako frantsesean kontatua euskarara itzuliz euskarazko eleberri autobiografiko gisa ezin pullikiago apailatu izana.

Lekukoaren beraren ekarpena gutiestea ez litzateke zuzen, halere, kontagaia guziz jakingarria baita, eta kontamoldea ere airos eta agrados bezain bizia, arteka bederen, pilpiratsua ere bai.

Liburua Ibrahima oraino etxen bere ama eta haurrideekin delarik hasten da: Thiankoi izeneko Ginea Bissauko herri ttipi lander batean... Familia indarrik gabea da, erran nahi baitu hango pular mintzairan ahalik gabea, dirurik gabea, hots. Ama bakarrik da, gela bakarreko etxe xumearen gobernatzeko eta zenbait ahuntzez, eta dozena bat behiz landa, lau haurren hazteko ere: bi seme, hauen artean Ibrahima liburuko kontatzailea delarik zaharrena, eta bi alaba, gazteagoak hauek. Seme gehiena izanik, Ibrahima bost urte arte hor bizi izan da, etxeko lan batzu eginez: urketa putzura joaten, ama laguntzen arropa garbitzen, baita anaia kadetaren eta arreba ttipien zaintzen ere. Aita, diabetesa duena, etxetik joana da. Hiriburuan, Konakryn, bizi da, herrixkatik ehun eta laurehun eta hogeita hamar kilotan (Ametsek kontatzailearen frantsesetik mailegatu 'kilo' hitza derabila eleberrian 'kilometro' errateko). Karrika bazterreko zapata saltzailea da aita. Egun batez, Ibrahima, bost urte izanik orduan, harekin bizitzera joaten da, funtsean, orduan hasten delarik Europaraino eramanen duen bidaia luzea, nahiz, handik zortzi urteren buruan, hamahiru urterekin, abiatuko den egiazki, Europa aldera, anaiaren bilatzeko. Bidaia, funtsean, oroz lehen, etxetik eta etxekoenganik urruntzea, eta hauekilakoa galtzea baita, eta etxea, berriz, amaren eta haurrideen tegia. Gizondu ondoan ere, urruneko lekuetan, beti oroitean atxikiko ditu Ibrahimak, etxea eta etxekoak, baita, oroitzapen honi datxikola, gogo histura jasangaitza dakarkion deserriratuaren hobenduntasun sentimentu azkarra ere.

Eleberria hiru partetan emana da: lehenean, Ibrahimaren haur denborako bizia larri-larria kontatua zaigu; bigarrenean, Gineatik Libiarako oinezko bidaia nekea, Maliko eta Aljeriako basamortuetan gaindi egiten dugu; eta azkenik itsasartearen iragan aitzin, Ibrahimak gainditu behar dituen bizipen eta nahigabeak.

Ibrahima ez da arras bere baitarik joan Europara. Miñan deitzen duen Ahbdessalame anaia kadetaren aurkitu eta etxera amaren ondora berriz ekartzeko xedearekin abiatu da. Amari hitzeman baitzion aita hil ondoan, anaia gazteagoaz bera arduratuko zela, eta behar bezala eskolatzen lagunduko zuela. Anaiarekin fidantziazko harreman tinkoa sortu zuen. Bizkitartean, egun batez, ustekabez jakinaraziko dio amak anaia partitu dela, nehori deus erran eta nora zihoan ere salatu gabe.

Miñanen hatzik ezin atzemanez, ibiliko da, beraz Ibrahima, egun batez, itsas bazterreko lagun batek, mutikoa zebilan itsasontzia itsasoan hondatu ondoan, mutikoa itorik hil datekeela erran arte. Europara jinen da, Ibrahima eta Espainian gaindi Euskal Herrira. Hemen atzemanen du lagun bat etorkinen laguntzeko elkarte batean: Amets Arzallus. Bere istorioa kondatu dio, eta Ametsek hark errana idatzian ezarriko. Guretzat. Milesker Amets

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2020/07/16

Lau Haizetara

Lau%20Haizetara
Astekari huntan berrikitan aipatu ginuen Euskal Herriko Turismo bulekoak liburu-gida bat agertuko zuela uztail hastapenean. Horra egina dela, 5€ren truk, oraindanik Ipar Euskal Herriko turismo guzietan eskuragarria da. Sei hilabetez egina izan den 200 orriko liburu hau, Elkar argitaletxeak du ekoiztu. Lan kolektibo huntan parte hartu dute: Claude Labat historialarierakaslea, Pauline Ado surflaria, Claude Dendaletche naturalista eta biologo unibertsitateko erakaslea, Jurgi Ekiza Willis Drummond musika taldeko kantaria, Mikel Duvert antropologo-margolaria eta Catherine Marchand gastronomoa. Argazki eder batzuekin osatu da, argazkilari profesionalenganik eskuratuak. Koletikbo lan hunen kudeaketa Peio Etcheverry-Aincharten eskutik egina izan da, Peio D'Uhalt-en babespean, idazkera lanak Rémi Rivière eta liburuaren azala Magali Etcheverria margolariak. Aipatuak direnak, kriterio batzuen bidez eginak izan dira, sormarka batzuen pean (Qualité Tourisme, Bienvenue à la Ferme,...

Irakurri segida

Orotarik | 2020/07/16

BILTZAR NAGUSIA Biltzar nagusi ludikoa

Uda Leku

BILTZAR%20NAGUSIA%20Biltzar%20nagusi%20ludikoa
Martxoaren 27an iragan behar zen biltzar nagusia, uztailaren 18an, larunbata goizez antolatuko da, (10:00) Kanboko Xalbador kolegioko aterpean. Biltzarra erakusketa moduan antolatua izanen da, ludikotasun gehiago ekartzeko eta parte hartzaileeri eta elkarteko kideeri elkar trukatzeko aukera gehiago eskaintzeko. Parte hartzaileeri askatasun gehiago uzten diegu, nahi duten erritmoan ibiltzeko, denbora gutiz edo gehiagoz egonez. 2019 urteko bilan morala eta diru egoera bozkatu ondoren, 2020 urtea aipatuko dugu (nola ez?!) aurreikusi proiektuak, baina baita izurriteak ukan eragina. Boluntario behar larria Gure elkartea bideratzeko, boluntario gehiagoren behar larrian gira. Hain zuzen ere, nahiz eta 15 langilek egunerokotasuna kudeatu, Uda Leku elkarte bat da, beraz laguntzaileak behar ditu elkartearen proiektua aitzina eramateko. Horretarako, bulegoa, administrazio kontseilua eta komisioak azkartzeko pertsonak xerkatzen ditugu, bereziki diruzain funtzioa betetzeko pertsona bat. ...

Irakurri segida

Orotarik | 2020/07/16

Kasu egin eguzkiari!

Kasu%20egin%20eguzkiari!
Baionako ospitaleak uda huntan eguzkiak ekartzen ahal dituen kalteri buruz antolatzen ditu prebentziorako hitzordu batzuk. Hauek eginen dira igerilekuetan edo(ta) hondartzetan, lehenak: uztailaren 20an Donapaleuko igerilekuan, agorrilaren 5ean Getariako Cénitz hondartzan, agorrilaren 6an Kanboko igerilekuan....

Irakurri segida

Orotarik | 2020/07/16

XILABAko BERTSULARI GAZTEN XAPELKETA

XILABAko%20BERTSULARI%20GAZTEN%20XAPELKETA

Kanporaketa eta finalerdiak

XILABAko 27. eskolarteko bertsulari gazteen xapelketa iragan da uztailaren 4an kanporaketentzat eta 11n finalerdi eta finalarentzat, Bertsularien Lagunak elkarteak antolaturik bere egoitzan Senpere Amotze Larraldean. Aspaldian izan den kopuru handiena zen aurten parte hartzaile aldetik; 24 ziren lehian. Lehen kanporaketarako 12 hoberenak arizan dira larunbatean 6ko bi taldetan bat bestearen ondotik Lur Renteria erakaslearen aginduetarat. Damu bat bakarrik: 12 horietan ez zela Baxenafarroako ordezkaririk eta bat bakarrik Zuberotik. Etorriko dira bi lurralde horientzat ere garai hobeak.

Finala

Arratsaldean oholtza gainean sei hoberenak han ziren finala jokatzeko. Hauek ziren: Oneka Arteaga, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Mae Lascaray, Josu Txoperena eta Laida Etxeberri (5 neska eta mutiko bakar). Funtsean neska batek bere lehen agurrean erran du irriño batekin bertsularitzaren geroa emazteetan dela. Nork erran? Zergatik ez? Xan...

Irakurri segida

3553. zbk

Gure Hitza | 2020/07/16

Bainan nun da Kakueta?

Janbattitt Dirassar

Uda betean gira. Eta bai, uztail erditarat helduak gira alabainan. Errepublika eguna ere iragana. Joan den hilabete hortan, galdeka ginauden nolako uda behar ginuen. Goizegi da naski, aise goizegi, holako galdeari funtsez ihardesteko; bainan orainokoan uda berezia dugu zernahi gisaz, konfinatze luze baten ondorioak beti hor. Ez hain txarra halere, izaiten ahalko zenaren aldean. Joan den hilabete hortan baginuen zernahi arrangura, kanpotiarrik jinen zenetz batere, jiten zirenak noiz eta nola. Uztailean sartu girelarik mugimendua abiatu da, ez baitezpada hain azkar, bereziki lehen astean, bainan arras polliki. Aski da itsas hegi hortarat joaitea konparazione, ikusteko kanpotiar frango badela eta Frantziako eskualde gehienetarik etorriak. Estranjer guti haatik.

Zerratuak egonak diren toki anitz, erakustegi eta beste, berriz idekiak dira, baldintzapean bada baldintzapean. Jendea multxo ttipika hartuz, denak maskatuak egon behar eta elgarretarik ez sobera hurbil. Besta eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016