Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Uztailaren 16a

Uztaritze

Uztaritze

Parropiatik

Izurritearengatik Errobiko Salbatore parropiak xehetasun batzu adierazten ditu uda huntako. Lehenik herriko bestak ezeztatuak izanez, hala ere bestetako mezak zelebratuak izanen dira Uztaritzen Jondoni Bixintxo elizan uztailaren 19an (10:30) eta Larresoron agorrilaren 30ean (10:30) hau ere musikariak lagun. Berdin izanen da agorrilaren 15an Andredena Maria-kari bi elizetan. Uztail hunen 22an asteazkenez Santa Madalena kari Otsanz-ko beila atxikia da. Meza emanen da aurten kanpoan (agian aro ona lagun) Covid-19ak galdatzen duen neurriak errespetatuz (18:00). Bainan beti bezala beilara oinez joan nahi dutenentzat abiatzea eginen da egun hortan Jondoni Bixintxo eliza aitzinetik (14:30), bi oren eta erdiko bidea otoitzaldi geldialdi batzuekin. Kasu guzietan gomendatua da maskak segiaraztea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3553. zbk

Gure Hitza | 2020/07/16

Bainan nun da Kakueta?

Janbattitt Dirassar

Uda betean gira. Eta bai, uztail erditarat helduak gira alabainan. Errepublika eguna ere iragana. Joan den hilabete hortan, galdeka ginauden nolako uda behar ginuen. Goizegi da naski, aise goizegi, holako galdeari funtsez ihardesteko; bainan orainokoan uda berezia dugu zernahi gisaz, konfinatze luze baten ondorioak beti hor. Ez hain txarra halere, izaiten ahalko zenaren aldean. Joan den hilabete hortan baginuen zernahi arrangura, kanpotiarrik jinen zenetz batere, jiten zirenak noiz eta nola. Uztailean sartu girelarik mugimendua abiatu da, ez baitezpada hain azkar, bereziki lehen astean, bainan arras polliki. Aski da itsas hegi hortarat joaitea konparazione, ikusteko kanpotiar frango badela eta Frantziako eskualde gehienetarik etorriak. Estranjer guti haatik.

Zerratuak egonak diren toki anitz, erakustegi eta beste, berriz idekiak dira, baldintzapean bada baldintzapean. Jendea multxo ttipika hartuz, denak maskatuak egon behar eta elgarretarik ez sobera hurbil. Besta eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016