Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2020eko Uztailaren 16a

Beskoitze

Beskoitze

Oinak Arin dantza taldeak 60. urteburua ospatuko du 2021ean

Ospakizunarentzat gomita luzatzen dute hainbertze urtez parte hartu duten dantzari, musikari eta laguntzaileeri. Ikaragarriko ikusgarri eta pesta antolatzeko parada dela omen. Oraindanik 30 bat musikarik parte hartzeko izena emana dute. Ez baita oraino berantegi, ez duda: eman zuen izena oinakarin@ gmail.com helbidera idatziz.

Herriko kontseiluaren izendatze

Herriko defentsa solaskidea, Philippe DELGUE kontseilariari kargua emana izan zaio. Herri bakoitzak ordezkari bat ukan behar du gobernuko defentsa ministeritzarekin harremanetan sartzeko zer gerta ere. Laguntza Etxerat elkartearen herriko ordezkaria Annie LAGRENADE izendatua da. Oroitaraz dezagun andere Lagrenade euskara gure hizkuntzaren ordezkaria dela ere gure herrian eta herritik kanpoko harremanetan. Bixintxo elkartearen herriko ordezkaria Sébastien LASSEGUETTE da. Azken bi kontseilari horiek elkarte horien biltzarretan parte hartzen dute Herriko Etxearen izenean.

Herriko posta: idekitze orenak oraino murrizten

Alta Beskoitzeko biztanleen kopurua beti goiti doa! Beraz jakin zazue irailaren 5a arte Posta idekia izanen dela astearte, asteazken eta ortziraletan (8:30-12:30) eta ortzegunetan (9:00-12:30). Larunbatetan eta astelehenetan zerratua izanen da. Gutunen biltzea kanpoko kutxan egin da iduriz egun oroz (13:30).

Sistuli edo mustika tigrea

Herriko Etxeak oroitarazten du gure herrian ere marmutxa gaixto hori osagarri onean dela eta kasu eritasun hedatzailea baita. Nola ezagutzen da? Biziki ttipia da, bizkar marraduna du, ziztak oso mingarriak ditu eta egunaz bakarrik ziztatzen du. Bere hedatzearen murrizteko edo ttipitzeko, denek indar bat egin behar dugu. Nola beraz? Gure etxeetako ur geldiak edo putzu geldiak hustuz edo estaliz. Jakin ezazue sistuli emeak 200 bat arroltze erruten ahal dituela ur ustel xorta baten barnean!!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3553. zbk

Gure Hitza | 2020/07/16

Bainan nun da Kakueta?

Janbattitt Dirassar

Uda betean gira. Eta bai, uztail erditarat helduak gira alabainan. Errepublika eguna ere iragana. Joan den hilabete hortan, galdeka ginauden nolako uda behar ginuen. Goizegi da naski, aise goizegi, holako galdeari funtsez ihardesteko; bainan orainokoan uda berezia dugu zernahi gisaz, konfinatze luze baten ondorioak beti hor. Ez hain txarra halere, izaiten ahalko zenaren aldean. Joan den hilabete hortan baginuen zernahi arrangura, kanpotiarrik jinen zenetz batere, jiten zirenak noiz eta nola. Uztailean sartu girelarik mugimendua abiatu da, ez baitezpada hain azkar, bereziki lehen astean, bainan arras polliki. Aski da itsas hegi hortarat joaitea konparazione, ikusteko kanpotiar frango badela eta Frantziako eskualde gehienetarik etorriak. Estranjer guti haatik.

Zerratuak egonak diren toki anitz, erakustegi eta beste, berriz idekiak dira, baldintzapean bada baldintzapean. Jendea multxo ttipika hartuz, denak maskatuak egon behar eta elgarretarik ez sobera hurbil. Besta eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016