Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2020eko Uztailaren 16a
Donibane Garazi
Garraio zerbitzua
Urririk den Donibane Garaziko garraio zerbitzua, aitzineko ostegunean berriz hasi da. Herriko Etxeak 8 lekuko autobusa, bizi diren adinetakoen, pertsona bakartuen edo elbarrituentzat esku ezartzen du. Ostegunetan ibiliko da (9:00- 12:00). Interesatuak direnak edozoin lekurat joaiteko (erosketak, zerbitzu administratiboak, medikuarekin hitzordu... hots edozein gauzentzat), beren etxeetan hartuko ditu eta berriz ekarriko. Tenorea finkatua izanen da ibiltzailearekin. Interesatuak direnek izena emaiten ahal dute 05.59.37.00.92 telefono zenbakira deituz.
Udako animazioak eta berritasunak
Animazio elkarteak atxikitzen ahalko ditu udako animazio zonbait. Bainan, beharko dira errespetatu osasun neurriak. Birusarengatik, prefetak ez ditu su artifizialak onartzen. Hau dela eta uztailaren 14eko suak ezeztatuak izan dira. Aldiz, pilota partidak, behien ikusgarriak, indar jokoak, dantzak, kontzertuak... atxikiak izanen dira. Aurten berritasun bat izanen da uztailaren 18an eta 25ean Donibane Garazi (18:00), Baratze Publikoan irakurketak iraganen baitiraparada emanez familian memento goxo baten pasatzeko. Herriak xede du berantago liburu kutxa zonbaiten ezartzea. Bestalde, herriko plazan, uztailaren 22an, asteazkenez, Hegalka dantza taldeak bere ikusgarria eskainiko du.
Garaziko Gaztetxea
Uda huntan, igande arrats guziz Garaziko Gaztetxea idekia izanen da. Hitzaldi, kontzertu, joko eta aktibitate desberdinak igandero proposatuko ditu. Garaziko gazteek hitzemaiten dute jateko eta edateko mentura ere izanen dela, hauek guziak prezio librean.











