Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Uztailaren 16a
Aiherra
Herriko kontseiluan hartu erabakiak
Aitzineko astean, ekainaren 29an bildu ziren herriko kontseilukoak, bigarren aldikoz herriko bozak iraganez geroz. Bilkura honetan hartu erabaki garrantzitsuenak hauek dira: 2019ko administratibo kontuen onarpena, herriko zergen orain artinoko tatsen mantentzea, buxetaren bozkatzea, 2 astez langile laguntzaile baten kontratatzea (bideak seinalatzen dituzten pankarta berrien bide bazterretan finkatzeko eta elektrika ezartzeko), departamenduko herrien arteko sindikatuan 2 ordezkari izendatzea (Philippe Mongabure eta Virginie Sabaloue), Gozategia ostatuari buruzko alokairuzko kudeantza kontratua doi bat aldatzea (kudeatzaileei hunen ordaintzea uztailaren lehenetik goiti baizik ez hasiz), Heltzarria etxeko bidearen lekualdatzea, eta beste.Erabaki guziak aho batez bozkatu dituzte.
Gai orotarikoen sailean ondoko gaietaz argibideak eman dituzte hala nola harrobiaren antolamendu berriaz. Armand David lizeoarekin lankidetzan nola pentsatua duten azaldu dute (gune ezberdinekin: fruitu baratzeak, baratze partekatuak, jostalekua, osagarri eta kirol ibilbidea, eremu hezea...) eta lan batzorde bat plantan ezarri dute. Aurten karrika-argiak aldatuko dituzte eta eskolako jantegiaren handitzeko obrak untsalaz heldu den sartzeko bururatuak izanen dira. Piru edo zuntz optikoa heldu den buruiletik goiti herritarrek hartzen ahalko dute eta honi buruzko bilkura publikoa hilabete huntan antolatu nahi lukete. Uda huntan antolatuko diren ikusgarri edo elgarretaratzeek oraingo neurri sanitarioak errespetatu beharko lituzteke.











