Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Uztailaren 16a

Senpere

Hatsaren Poesia igandean

Larraldean Uztailaren 19an, Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpena iraganen da Amotze Larraldean; liburu huntan aurki daiteke 2020eko olerki bilduma. Udaberriko ekitaldi hau gibelatua izan da, halere egitarau bikaina eskainia zauku: (11:30) liburuaren aurkezpena; (12:00) aperitifa, elgarrekin hitz egiteko eta talde argazkiaren hartzeko aukera; (13:30) bazkaria, orain ohizkoa bilakatua den apairua, bakoitxak ekar lezake eta denek betan partekatu nahi bada. (16:00) Irakurraldia, bakoitxak liburuko bere olerkia irakurtu edo kantatu. (17:00) Kantaldi Poetikoa (dena ez da baieztatua) kantu pare batekin: Xabaltx, Joseba Gotzon, Maialen Ariztegi, Gorka Zabaleta eta Leire Zabala. Norbaitek ekimen bat proposatu nahi badu kontaktua hartu: hatsarenpoesia@gmail. com. Poesiaz gozatzeko eta egun pozgarri baten pasatzeko parada ezin hobea.

Udako Eskulangileen merkatua

Zortzigarren aldikotz, merkatu arrakastatsu hau kokatua da Postako plazan, astearte guziz, uztail eta abuztuan (9:00-13:00). Sekulako gauzak aurkitzen ahalko dira eta harritzekoa da zonbait artisau eta artistek beren trebezia erakusten duten, alabainan urtez-urte hunen kopu- rua emendatzen ari da. Zernahi gai lantzen dituzte jendeen aitzinean hala nola egurra, larrua, harria, egur azala, bitxiak, ehungintza, margolanak, Senpereko labanak, zeramika, trikota lanak eta bertze mila gauza. Harrera ezin hobea eskainia da, erakustaldiak, musika, egurrezko jokoak haurrendako baita anitz animazio desberdin. Aste guziz eskulan edo ekoizle berezi bat argitaratua da. Ez hutsegin. Joan den astean ahantzi dut Estebe Fagoagaren "Hizketa" garagardoa aipatzearekin. Hunen garagarno batek bigarren saria lortu du nazioarteko lehiaketa batean, Lyon hirian. Xehetasun gehiagorentzat: arbaso@ orange.fr edo deitu Brigitte 06 81 69 20 46.

Kontzertua Inharrian ostiralean

Uztailaren 17an (20:00), Inharriako baratze miresgarrian, kontzertu bat eskainia da Senpereko Kultur eta Ondare elkartearen ekimenez "She and the six toys" orkestrarekin. Musika talde huntan nola ez aipa gure herritar mediku eta musikaria den Jean-Philippe Narbey. Ez dakit Jimmy Hendrix-en parekoa den; haatik, bere lagunekin musika obra ezagunetarik emanen dituzte entzutera. Aperokontzertu moduan eskainia da, dohainik (parte hartze libroa). Haatik Covid-19gatik kopurua mugatua da 200 kideeri. Senpertarreri gomitaren lehentasuna emana zaie. Oren pare bat ezin goxoagoa pasatzeko parada eskainia zauku.

Aldaketak Herriko Etxean

Joan den astean aipatu ginituen 7 kargu-uzte Nousbaumen zerrendatik. Oraikoan bertze 3 demisio gehiago agertu dira: Nousbaum Pierre-Marie auzapez ohia, Cigarroa Michel eta Leconte-Roussel Elisabeth. Aldaketa horien ondorioz, oposizioan aurkituko dira: M. Arhancet, L. de Beauchamp, J.B. Dolosor, E. Bereau, H. Larroude, D. Tapia eta J.B. Yriarte. Bertzalde, Herri Elkargoko kontseiluan D. Idiart, A. Gobet eta E. Bereauk parte hartuko dute. Besteak beste, kontseiluko lehen bilkura iraganen da uztailaren 16an eta ondokoa 28an.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3553. zbk

Gure Hitza | 2020/07/16

Bainan nun da Kakueta?

Janbattitt Dirassar

Uda betean gira. Eta bai, uztail erditarat helduak gira alabainan. Errepublika eguna ere iragana. Joan den hilabete hortan, galdeka ginauden nolako uda behar ginuen. Goizegi da naski, aise goizegi, holako galdeari funtsez ihardesteko; bainan orainokoan uda berezia dugu zernahi gisaz, konfinatze luze baten ondorioak beti hor. Ez hain txarra halere, izaiten ahalko zenaren aldean. Joan den hilabete hortan baginuen zernahi arrangura, kanpotiarrik jinen zenetz batere, jiten zirenak noiz eta nola. Uztailean sartu girelarik mugimendua abiatu da, ez baitezpada hain azkar, bereziki lehen astean, bainan arras polliki. Aski da itsas hegi hortarat joaitea konparazione, ikusteko kanpotiar frango badela eta Frantziako eskualde gehienetarik etorriak. Estranjer guti haatik.

Zerratuak egonak diren toki anitz, erakustegi eta beste, berriz idekiak dira, baldintzapean bada baldintzapean. Jendea multxo ttipika hartuz, denak maskatuak egon behar eta elgarretarik ez sobera hurbil. Besta eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016