Han eta Hemen | 2021eko Urtarrilaren 14a
2021ean hizkuntz gutituak onartuak?
Paul Molac bretaindiar deputatuak,joan den otsailan frantsesLegebiltzarrera eztabaidaraekarrik zuen lege proposamenahizkuntz gutituak babestuak etaonartuak izan daitezen. Lehenpausu batean, Kultur AferenBatzordean eztabaidatua izanzen, emendakin batzuen bidez,oinarriko testua xurgatua izanzen. Lege proposameneanagertzen ziren 9 artikuluetarik,3 baizik atxikiz. Baztertuak zirenak,erakaskuntzari bideratuakziren: hizkuntz gutituak eskoletakoprogrametan izan daitezen(3. art) eta eskoletan murgiltzesistema erabiltzeko ahala (4.art). Hots erakaskuntzari buruzkoartikuluak ez dira onartuakizan. Paul Molac Bretainiakoeta Josette Manin Martinikakodeputatuak kexatu ziren Legebiltzarreralege proposamenaaldatutik etorri zela eta, "kulturaniztasun linguistikoa ez onartzea"damutu ziren.
Urte hondarrean, lege proposamenguzientzat bezala, 2. irakurketarakoSenatuan eztabaidatuaizan da. Alderdi desberdinetakosenatariek, Moniquede Marco bordeles senatariakekarri proposamenarekin aldegehiengo handi batek aldebozkatu du. Aitzinamendu bat,frantses estatuan hizkuntz gutituakezagutuak izan daitezen,bereziki euskarazko erakaskuntzarenaldeko urrats inportanteada. Berehala Paul Molac,ageri baten bidez iharduki du:"Anitz urtez elkarteek eta hautetsibatzuk eraman borroka, saritzenduen garaipena da, bainaere gure hizkuntzen zaintzarako,baita ere promoziorako".Afera ez da hortan bururatua,orain lege proposamen horrekberriz Legebiltzarrean eztabaidatuaeta behin betiko bozkatuaizan beharko du, aipatua daapirilaren 8ko bilaldian eginendela.
Senatuan onartua izan dena,puntu hauen inguruan oinarritzenda:
- Frantziako ondarearen partediren eskualdeetako hizkuntzaketa kulturak, erakaskuntzarakolehentasunetan izan beharkodira.
- Lehen mailako ikastetxe pribatuetan,elkarte-kontratuarenbidez, eskualdeko hizkuntzakerakasteko, finantza-partaidetzakargitzea. Haur batek bereherrian ez badu aukera hori,beste herri auzora joan litake
.- Estatuaren, Eskualdeen, Korsikakoeta Alsaziako Kolektibitateen,konstituzioaren 73. artikuluakarautzen dituen lurraldeerkidegoenarteko hitzarmenenbidez, eskualdeko hizkuntzaerakasgaia dela finkatzen da.Euskal Konfederazioak ageribaten bidez Senatuak hartunorabidea eskertu nahi izan du:"Lege proposamen hau euskarazkoirakaskuntzaren aldekourrats inportantea da eta EuskararenErakunde Publikoak
-belaunaldigazteak lehentasuntzathartuz-hiztun osoak sortzekoduenhelburua errextuko luke".Ipar Euskal Herria ordezkatzenduten hiru deputatuak, apirileaniraganen den bozkaldian aldebozkatzera deitzen ditu.








