Egun eta bihar | 2021eko Urtarrilaren 14a
Bazterrak ilun
J-B D
Urte berria hor dugu segur bainanbazterrak beti ilun daudehalere. Izurrite nardagarri horibeti azkar alabainan. Jean Castexgobernuburua mintzatu zaukujoan den egunean, OlivierVéran osasun-ministroa ereba. Oro har, ez dute baitezpadagauza handirik erran, kasik orenbat arizan badira ere solas etasolas. Erran dituzten guziak jaerakusterat emanik aitzinekoegunetan.
Edantegi eta jatetxeak, hoinaspaldian zerratuak daudenak,ez dira idekiko den hoberenetikotsail erditsura arte. Ez dea horibera zinez berri latza? Antzoki,kiroldegi zerratuak eta bestebilgune frango ere hetsiak egonbehar, heldu den astean jakinenbeharbada ez ote litazkeen idekitzenahal otsail hastean edohola. Denak etxerat bilduakbehar arratseko 8ak aitzin, horrekhola segitu behar gutienezhilabete huntan guzian. Etxeratbiltzea arratseko 6etan ezarriaden hamabost departamenduetanere deus berriagorik ezbainan neurri bera jasan beharbeste zortzi departamendutanere. Gutienez bizpahiru astez.Erabaki bat ez dena batereuntsa hartua izan hor gaindi,bereziki Marseillako aldean.Gainerat neurri latzagoak eregutien ustean hartuak izaitenahal. Horiek hola, esperantzagehixago halere egun hobeakhein bat laster jinen direla, geroeta jende gehiago xertatua izanez.Gisa hartako indarra eginaizanez, ikusiz xerto horiek arruntfidagarriak iduri dutela, ez baldinbada ere hortaz sobera espantukaari behar orainokoan.





