Kostaldean | 2021eko Urtarrilaren 14a

Eskas handi bat

Aurten, Hendaian, nehor ez da joanen Pellot itsasturi famatuaren biderat
Aurten_%20Hendaian_%20nehor%20ez%20da%20joanen%20Pellot%20itsasturi%20famatuaren%20biderat

Gure Kostaldean, keinka huntan,sendi da eskas handi bat.Untsalaz, aste huntan beharkogintuen xeheki aipatu JondoniBixintxo ohoratuz Hendaianeta Ziburun muntatzendiren herriko bestak. Egitaraunasaia dutenak! Hendaian,lehen egunean, haurrak, denakbiziki polliki apainduak, loriatuakjoaiten dira Pellot itsasturifamatuaren ondotik eta segitzendute Kanetako portutik HerrikoEtxe aitzineraino. Ziburun ere,zernahi ausagailu lehen asteburuanberean, mus lehiaketa,odolki egileen xapelketa etagaineratiko. Bi herrietan, bi astezsegidan, zernahi hitzordu,toki pollita eginez betiko ohidurazonbaiti, pilota partida,fandangolari zoin-gehiagokaeta beste. Aurten ez da naskideus holakorik izanen. Horida beltza eta deusik ezin egin!Edo, azken beltzean, zonbaithilabeteren buruan behar litakezerbait muntatu? Nork daki?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2021/01/14

Agiantza horiek

Beste eskas bat hau ere aipagarria. Keinkahuntan, herri guzietan, badira agiantzabilkurak hautetsiekin egiten direnak elkarteenarduradunak ere gomitatuz. Parada hautaaipatzeko zer egin den iragan urtean etanolako xedeak diren ondoko hilabetetangauzatu beharrak. Hitzaldien ondotik, zintzurbustitze bat denak elgarrekin solaseanegonez bulta on bat. Bainan hara, aurten horiere ezin egin usaiako molde sano hortan.Auzapezek agurtu nahi herritarrak, Internetezartzen dira. Bideo gisako mezu batzuekin.Donibanen eta Ziburun berriketari zonbaitdeituz lekuko bezala. Hendaian auzapezakgisa hortan aipatu ditu obra asko, Gaztelubilgunearen eraikitzea besteak beste. Bai etaegiten ari dituztenak, hala nola geltokiareninguruan. Ondotik jinen direnak ere, berezikiHerriko Etxearen aitzineko plazari beste itxurabaten emaiteko. Kotte Ecenarrok agurtu ereditu Legarralde eremuan plantatuko direnlaborariak.

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/01/14

Bere autoan hila

Hendaian, gertakari bat untsa hitsa: 56 urtekogizon bat, Thierry, anitzek Titi deitzen zutena,nehorat segidako biltzerik ez duten horietarik,aspaldixkoan muga hegi hortan kokatua, bereautoan hila atzeman dute, Kanetako aldean.Destrenpu zerbaiten ondotik zendua bai etahain segur hotzak sesiturik. Bere usaia zuenhori, gau guzia bere autoan egoitea. Bezperanherriko zerbitzuek errana zioten aterbe batsegurtatzen ahal ziotela gau zonbaitentzatbederen, hotzak eztitu arte, bainan berakezetz ihardetsia, nahiago zuela bere autoanegon.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/01/14

Simone Vilalta

Simone Vilalta Hendaiak eskaini ohorezko medaila ukan zuen egunean.
Simone%20Vilalta%20Hendaiak%20eskaini%20ohorezko%20medaila%20ukan%20zuen%20egunean.

Hendaian, Urtats egunean pausatu da SimoneVilalta, biziki ezagutua zena, gerla denboran,oraino gazte hutsa zelarik, alemanen kontrakoihardukitzaile suhar agerturik. 97 urte zituen.Arrastatu zutelarik, deportatua izan zenRavensbruk izeneko herio-kanpo hitserat. Zonbat aldiz ez du kondatu nola errezebituaizan zen han nunbait, emazte multxo battirahala joka ari, dena jestu tzar eta trufa itsusi!Azkenean ahal bezala eskapatu zen, arruntezindua haatik, eta etxe zahar batean gorderikegon zen. Beharrik errusoak ez ziren urruneta heiek zuten libratu. Denbora ilun heietazbere lekukotasuna beti agertu du, ahal bezenlañoki, gazteak bereziki jakinean egon ziten,eta holakorik ez berriz nihun ere gertatzeko.Deneri erakutsiz deportatu zelarik zuensoinekoa, beti arta handiz atxiki duena.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/01/14

Jende xaharrak gogoan

Donibane Lohizunen, 16 urteko musikaikasle bat, Antton Bilek, bere lagun parrastabatekin hitzartu da interneten bitartez kontzertupollit baten eskaintzeko, oren erdiño batenheinekoa, xahar-etxetan diren guzieri. Hamabixahar-etxe izan dira partzuer jarri direnak.Urrats goxo eta goresgarria zinez!


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/01/14

Odol emaiteak

Hilabete huntan ere bi odol emaiteizanen dira Donibane Lohizunen,usaian bezala lehengo Tenisguneestalian. Lehena 26an, asteartearekinberaz, goizeko 7ak eta erdietarik goiti,11k artean, bigarrena biharamunean,arratsaldeko 3etarik 7ak arte.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/01/14

Elkarte bat gehiago Urruñan

Urruñan, elkarte berri bat agertu da,"Urrugne autrement" deitua. Egiaerran ez da arras berria. Herrikobozetarik landa hasia zuten muntatzen,sustatzaile Sébastien Etchebarnezinegotzia, jaz zerrendaburu izana,eta hunen lagunak. Elkarteak badaukaorain bere legezko nortasuna. Hori nahiukan du joan den egunean jakinaraziargi eta garbi. Erakutsiz elgarri betiberdin atxikiak daudela eta hurbiletiksegitzen dituztela herriaren gorabeherak.Zer dioten artoski jakinarazizherritarreri. Emazte bat dute, ChristelleAndron, elkarteburu.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/01/14

Elur luma zonbait

Elurra frango polliki ukan dute lekuka,hala nola Aldudeko aldean. Kostaldeanez haatik. Nahiz larunbat arratsaldeapalean zonbait elur luma xehe ikusidiren halere itsas-hegi hortan ere.Ezagun zen elurra zela bainan lumakurtzen ziren lurra hunkitu orduko etateilatuak ez dira batere xuritu. Ez zenhaatik urrun joaiterik elur gehiagorenikusteko, Ibardin aldean eta hor gaindi.


Irakurri segida

3576. zbk

Gure Hitza | 2021/01/14

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekula...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016