Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Urtarrilaren 14a
Donibane Garazi
Komertsantek hamabostaldiko zozketa
Garazi-Baigorriko Komertsanten Batasunak, urtarrilaren 4an, Eguberriko hamabostaldiko zozketaren irabazdunen numeroak agertu ditu. Saltegietan eta turismo bulegoetan irabazdunen txarteletako numeroak agertzen dira. Lehen saria autoa izanez, nehor arrenguraturik ez uzteko, jakin dezala Couture Déco saltegian egin erosketa bat dela eta txartelaren numeroa: 41472 dela.
Osagarazi lan taldean parte hartzeko gomita
GABILTZAk Garazi aldeko biltzarra da eta Osagarazi lan taldea sortu du. Medikuz, erizainez, hortz artatzailez, osteopataz, kinesiterapeutaz, psikologoz, naturopataz… eta osagarriaz interesatua den pertsona oroz osatutua den taldea da. Osagarriari buruzko argibide ahal bezain objektiboak eta sakonak biltzea, ekoiztea eta zabaltzea du helburu. Osagarri mailan hautu indibidualak eta kolektiboak laguntzeko, lurraldeari egokitutako herri osagarrirako ekimenak hartzeko eta osagarria gero eta gehiago gure eskuetan hartzeko gisan. Interesatuak direnek gabiltza@ riseup.net helbidera idatzi behar dute.