Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Urtarrilaren 14a
Aiherra
Sortze
Joan den abenduaren 28an,Apairi auzoldean den Fandagoetxean, Uhaina ttipi bati ongietorria egin zioten, Ludivine etaAdrien Paulin andere jaunek,Alizia alaba gehienaren plazerraeginez.Zorionak sortu berriari etagoresmenak burasoei.
Herriko kontseiluaren berri
Herriko kontseilua joan denabenduaren 21ean bildu zen,Denen Etxeko gelan. 15 kontseilarietarik14ek parte hartu zuten.Huna bilkuran hartu erabaki garrantzitsuenenberri:- Aurrekontu nagusiari buruzkoaldatze deliberoa.- Euskal Elkargoarekin mutualizaziohitzarmen baten izenpetzekodenak ados agertu dira,erabilpen digitalen arloan.- Herriko Etxeko langileen asurantzakontratuak erreberritukodituzte, DepartamendukoKudeantza Etxeak 5 urterentzatproposatu 2 kontratuak hautatuz,urtarrilaren lehenetik goitiabiatu dena.- Orotariko gaien sailean: bilkurahondarrean jakin da telefonohagak aldatuko dituztelaEtxaiko, Fermineneko, Mentaberriko,Zabaltzako, Garraldakoeta Mendiko bideetan. Bestalde,5G problematikari buruz, herritarmultzo batek “Aiherra Bizirik”elkartea sortu du. Haga handibatzuen eraikitzeko proiektuakba omen daude. Auzapezakhautetsi bakoitzari galdatu dugai huni buruzko ikerketa guziakegitea, ahal bezain bat argumentubiltzea, ondoko kontseilukobilkura batez gai huntazeztabaidatzeko gisan. Herrikoaldizkaria eta 80 urtez goitikoxaharrentzat prestatu paketeak,ondoko egunetan herrikokontseilariek banatuko dituzte.Bururatzean auzapezak herrikokontseilari bakoitzari galdatu duurtarrilaren 9an, Baionan antolatukoden presoen hurbiltzekoeta askatzeko nahikaria duenbakeari buruzko manifestaldianparte hartzea.Urteko azken bilkura hunek orenbat et’erdi iraun zuen.
1969tik 1980ra Aiherran,2 diska (7/8)
Emil Larre-i buruzko liburu berrianagertu Aiherrari buruzkolekukotasun zati batzuk (duela 6aste hasia).Aihertarrek elizako kantuak pikoanbaitzituzten, Emile Larrerengaraian 2 diska jalgi ziren:lehena 1974an Kanta zagunguziek, honek eliza kantu xaharederrenak biltzen zituen, eta bigarrena1975ean Igandea, hauAiherrako meza nagusiaren grabaketa.Aldi guziez parropiakokoruak eta herritarrek bat egitenzuten kantu errepiketan eta diskaprestatze lanetan. Diska jalgitzebakoitzaren ondotik, berrizere ateraldiak egin genituen.