Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021eko Urtarrilaren 14a

Donpaleu

Donapaleuko Herriko Etxea
Donapaleuko%20Herriko%20Etxea

Donapaleuko kontseilu berriarenlehen bilana

Joan den abenduko kontseilukoazken bilkuran, CharlesMassondo, Donapaleuko auzapezakbere lehen sei hilabetetakoondorioak kontseiluaren aitzineanaurkeztu ditu. Oroitarazi dunola COVID-19arengatik, martxoaren15ean bozkatuak izanikere, herriko giderrak maiatzaren25ean bakarrik eskuratu zituztela.Geroztik, izurriteari buruegiteko, neurri anitz hartu dituherritarren eta elkarteen laguntzeko.COVID-19aren ondorioakazpimarratu ditu (herriko bestenezeztatzeak, ostatu eta jatetxeenzerratzeak, merkatarien aktibitateenttipitzeak...) erakusteraemanez nola herritarren harathunatak murriztuak izan diren.Hala ere, auzapezak dio herrikokontseilua ez dela geldirik egon.Sei hilabetez abiatu lanak oroitaraziditu: helbideratze berriabururatua izan da; argidun taulaezarria izan da; herriak GureDoya etxea erosi du merkatuplazako aparkalekutik aiseagoateratzeko; Lustanbordako eremuaklur erresalbuetan ezarriditu; "Bideak 2" sortu da BaxeNafarroako erakustokiaren etaTurismo elkartearen lekuz aldatzearekinBideak-erat; gazteenastialdi proiektua burutu beharluke 2021ean (Skate Park,Pumptrack, BAB VTT); hautetsienpermanentziak ibiakoitzgoiz guziz martxan ezarriak izandira; herriko kontuen ikuskatzeakeginak izan dira; eskoleneta Bideaken dosierrak eskutanhartuak izan dira; herriko bastimenduenikuskatzea egina izanda eta kontseiluak eskola zaharrarensaltzeko xedea hartu du;2021ean egin beharra zen jendekondaketa heldu den urtera gibelatuaizan da.Bururatzeko, 2021ean HerriElkargoarekin aitzinarazi nahilituzkeen proiektuak aipatu ditu,hala nola kirol gela berria eta elikagaimintegia.

Amikuzeko mediatekaren programa

Urtarril huntan, mediatekak bereurte hastapeneko programaabiarazi du eta huntan, hamabigarreneleberri labur lehiaketa.Aurtengo gaia “Le jour de trop”.Parte hartu nahi dutenek, uztailaren1a arte badute beren idazlanalantzeko. 2 eta 7 orrialdearteko txosten bat idatzi behardute eta anonimoki mediatekaratbidali. Epaimahaia iraileanbilduko da eta txapeldunakurrian saristatuak izanen dira,publikoaren aitzinean, osasunneurriek ez badute bilera horioztopatzen.

Bestalde, Sophie Pavlovskykanimatzen dituen idazkera tailerreksegitzen dute hilabeteanbehin, ibiakoitz goizetan (10:00-12:00). Gaia goizeko 10:00etanemana izanen da mediatekakofacebook orrialdean eta idazlanaetxetik eginen da. Birusadesagertzen denean, idazlanakmediatekan egiten ahalko dira.Heldu den hitzordua urtarrilaren16an emana da (10:00).Mediatekak, osasun neurriakizanik ere, liburuak eskaintzenditu baldintza berezietan. Xehetasungehiago ukaiten ahal dira05 59 65 28 72 deituz edo www.mediathequeamikuze.fr blogansartuz.

Errecart lizeoko eta Etchecoparkolegioko ate idekitzebirtualak!

Ate idekitze horiek ez dira usaianbezala lekuan berean eginenCOVID-19arengatik. Errecartlizeoko eta Etchecopar kolegiokoarduradunek ate idekitze birtualakproposatzen dituzte aurten,urtarrilaren 16an, ibiakoitzgoizean. Irakasleek internetenbidez aurkeztuko dituzte bereneskolak eta ikasketak. Kontaktuanjartzen ahalko da www.college-etchecopar.fr edo www.lycee-errecart.com saren bidez.

Sute bat Donapaleun joan denasteburuan

Sute hori urtarrilaren 8an, arratsaldeko3ak aitzin piztu da Donapaleunabere merkatu plazan.Elektrika kate batetarik abiatu daeta etxe bat osoki erre da. Horbizi zen gizona zauririk gabeatera da eta Herriko Etxeak aterpetudu.Donapaleu, Iholdi, Maule etaNabarrenkoxeko suhiltzaileakbildu dira sute horren itzaltzeko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3576. zbk

Gure Hitza | 2021/01/14

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekula...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016