Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Urtarrilaren 14a

Senpere

Inharriako kantaldian parte hartu zuen Menditarrak taldea
Inharriako%20kantaldian%20parte%20hartu%20zuen%20Menditarrak%20taldea

Kantu zaharren afaria

Bigarren aldikotz EITB-ek eskainidu Inharrian iragan zenkantu afaria, nun giro alai bateanherritar anitzek parte hartuzuten, Aldude ibarreko kantariospetsu batzuekin. Joan denlarunbat arratsean ekitaldiaikustera eman dute, hau grabatuaizan zen 2019ko maiatzaren10ean eta aurkeztualehen aldikotz 2019ko Eguberribezperan. Keinu bat merezizuen kantaldi sano hunek, gauregungo egoera latz hunekinetxetan gozatzeko aukera gutibaitira. Nun-nahi edo nornahikemaniko edozoin kantuk betizorion eta atsegina pizten dute,ez ahantzi.

Abenduko bizi gertakizunak

Jadanik aipatua izan dugu,sortze eta heriotzeen zerrendaHerriko Etxetik zuzenean eskuratzendugula, hunek erran nahidu denak ez direla deklaratuak,beraz huts batzu egiten ditugubereziki heriotze batzuekilan,aitzinetik barkamenak.

Sortzeen aldetik - Senpertarberri bilakatu dira: Isaac MartinenqErrestegia etxean, RomeoBigourdan Armorako bidean.

Heriotzeen aldetik

- Michel-François Arandia 60 urte, MaixanJorajuria sortzez Olaizola100 urte, Jean Galardi 65 urte,Serge Aguirre 50 urte, baitaMayie Halsouet sortzez Lacroix(Urruñarat ezkondua) 89 urterekin.Hunkituak diren familia eta adiskideguzieri, dolumin bizienak.

Negu betean

Abenduan, euriteek markaguziak gainditu badituzte (400litroz goiti), iduri luke elur etaizotza agertzearekin urtarrilarekinneguak emaiten duen irudiaetorri zaukula. Laborariekbadakite ederki biziki ona delakanpoarendako, ez ote zenelurra “ongailu xuria” deitzen,haatik neurri batean. Eguraldiaipamenek ez daukute ahantzarazikogaurko pandemiaksekulako kalteak sortzen dituela,bereziki ostalaritza, kulturaeta kirol mundua agonia bateansartuak direlakotz. Hartzen direnerabakiak hain dira aldakorrak,gaur egun epeak hobe dira ezaipatzea, dena den herrian kulturprogramazio distiratsu batemana zen abian. Hala nola biekitaldi aurkeztuak ziren urtarrilaren24ko, hauetan BeatriceUria-Monzon goi-mailako kantariklasikoaren emanaldia gureelizan eta Billy la Nuit ikusgarriaLarreko kulturgunean. Helduden astean behar ginuke xehetasungehiago eman, jakitearekinea gibelatuak ala ezeztatuakizanen diren.

Herriko-Etxeko agiantzak

Aurtengo agiantzak arrunt modudesberdinean eskainiak dira,usaiako zeremonia jendetsueta ondoko zintzur-bustitzeariaddio eginen da, babes neurriakbeharrezkoak direlakoan. Bizkitartean,bide bazterretan direnpantailetan aurkitzen ahal diraafixa moduan, urte berriko mezuhunekin, Senpereri ongi dagokiona:egon gaitezen “bortitz etaon,” baita elkartasuna erakutsiz.Bertzalde, ohikoa den urte berrikopakete eta sari banaketaabiatua da, 85 urtez goitikoeripartekatuak dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3576. zbk

Gure Hitza | 2021/01/14

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekula...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016