Gure Hitza | 2022ko Ekainaren 30a

Frantziar erakundeak

Jean-Louis Harignordoquy

Bortz urtez irautekotan, aldi huntan gehiengo osorik gabeko legebiltzarrak ikasi beharko du alderdikeri antzuen baztertzen, eta bozkatzaileen nahiak kondutan hartuko dituen hautsi-mautsien aurkitzen. Kanpaina denboran berek erran dutenaren arabera, gure hiru diputatuek Ipar Euskal Herriko arrangurak gogoan itzatuak dituzte. Haatik, ikusi beharko dute pisu politiko gehiago nola lortu. Ukanen dute jos ahala urratu lan, lehenik beren taldean entzunak izaiteko, gero bertze alderdietakoekin adostasunetara heltzeko.

Berriki, Gure hitza sail huntan oroitarazi ginuen Frantziar Estatuak beste boteregune frango ere badauzkala. Horiek dira herritarrek hautatzerik ez dugun gobernukideak, ministroak eta heien zerbitzuburuak, eskualdeka eta departamenduka banatu Estatuaren ordezkariak. Azken hauetan aurkitzen dira prefetak, prokuradoreak, errektoreak eta bertze. Plazer dugu ikustea duela lau asteko artikulu harek irakurle batzu mintzarazi dituela. Adibidez, bere lanbidea eremuen neurtzea, eraikitze planen marraztea eta dosier muntatzea zuen lapurtar batek arrazoinekin jakinarazi dauku badela higiezina den beste boteredun bat, Architecte des bâtiments de Francedelakoa. Bertzalde solastatu ditugun irakurle batzuk deblauki diote administrazione askok berek nahi duten bezalako erabakiak hartzen dituztela, erakutsiz heiek dutela manatzen eta ez beste nehork. Ez dute diputatu eta beste hautetsien larderien beldurrik. Beraz, hanbat gaixto, herritar xumeak lege zuzenak edo berdin makurrak betetzen ez baldin baditu. Gainerat, gobernuko enplegatu zonbaiten lehentasunetan da nehondik ahalaz goragoko kargu batetara hupatzea.

Balio luke Gobernuz Kanpoko Erakunde batek Estatuko zerbitzu guzien zerrenda sailka osatu eta bakotxaren ibilmoldea ikertzea. Zuzentzekoak diren gauza frango agertuko litaizke hain segur. Nahiz politikari batzuk erraiten duten Frantziako Justizia beregain dela, ez Estatuari lotua, azken denboretan argiki ikusi da Paueko epaileek ez dutela hartu Estatua hertsa lezakeen erabaki bihirik.

À¯'"'¿Jendearen liluragarri, Frantziar Estatuak hiru goiburu dauzka: askatasuna, parekotasuna, anaitasuna. Gure aldetik, bagaude noiz bilatuko duten frantsesaren eta herri hizkuntzen arteko parekotasuna. Euskaraz ikasten duten gazteei nolaz ukatzen diete azterketak euskaraz egiteko libertatea? Anaitasun keinu bat ote da, ezinbertzean akademia ikuskaritza baketsuki okupatzen zuten guraso eta erakasleen jotzea, heien aurpegira gas nigarrazleak botatzea? Gorets ditzagun Seaskako aitzindariak aurtengo azterketentzat aterabide bat kausiturik EEPko eta Euskal Elkargoko arduradunek eskaini bermeei esker. Hara Estatuko eskumen zonbait Euskal Elkargoak hartzeari buruzko lehen urratsa, interes orokorraren alde doana. Parisetik mirakulurik igurikatu gabe, Euskal Herriak eta nortasun bereziko herrialdeek hobe dugu gure geroa guhauren gain hartzen segitzea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3648. zbk

Gure Hitza | 2022/06/30

Frantziar erakundeak

Jean-Louis Harignordoquy

Bortz urtez irautekotan, aldi huntan gehiengo osorik gabeko legebiltzarrak ikasi beharko du alderdikeri antzuen baztertzen, eta bozkatzaileen nahiak kondutan hartuko dituen hautsi-mautsien aurkitzen. Kanpaina denboran berek erran dutenaren arabera, gure hiru diputatuek Ipar Euskal Herriko arrangurak gogoan itzatuak dituzte. Haatik, ikusi beharko dute pisu politiko gehiago nola lortu. Ukanen dute jos ahala urratu lan, lehenik beren taldean entzunak izaiteko, gero bertze alderdietakoekin adostasunetara heltzeko.

Berriki, Gure hitza sail huntan oroitarazi ginuen Frantziar Estatuak beste boteregune frango ere badauzkala. Horiek dira herritarrek hautatzerik ez dugun gobernukideak, ministroak eta heien zerbitzuburuak, eskualdeka eta departamenduka banatu Estatuaren ordezkariak. Azken hauetan aurkitzen dira prefetak, prokuradoreak, errektoreak eta bertze. Plazer dugu ikustea duela lau asteko artikulu harek irakurle batzu mintzarazi dituela....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016