Herriz Herri - Baiona (L) | 2022ko Ekainaren 30a

"Erresistentziako emazteen plaza" - Bestetan kitorik sartzeko

Erresistentziako%20emazteen%20plaza%20-%20Bestetan%20kitorik%20sartzeko

"Erresistentziako emazteen plaza"

Bask'Elles elkartearen iniziatibaz, Herriko Etxearen sustenguarekin, "Jordan" deitua zen plaza, "Place des Femmes de la Résistance (1939-1945)" izendatua izan da. Gune hori Euskaldunen Plaza ondoan kokatzen da.

Estreinaldian presente ziren Jean-René Etchegaray auzapeza, Déborah Loupien-Suarès berdintasunaz arduratzen den axuanta, Yves Ugalde kultura axuanta eta Martine Bisauta hautetsia. Hauekin batean Michaella Clapisson Bask'Elles elkarteko ordezkaria eta erresistentzian parte hartu zuten baionar familien ordezkariak ere etorriak ziren. Karia horretara Prissé eskolako haurrek, emaztek idatzi eta kantatu abestiak eman dituzte.

Oharra egina izan da, plaza horrek euskaraz izendatzea mereziko zuela.

Bestetan kitorik sartzeko

Bestak pagatuz baldin badira, herritarentzat eta lanerako hirian sartu behar dutenentzat kitorik izanen da. Horretarako ekainaren 20tik geroztik, Baionako hiru Posta bulegoetan eta hiru herriko bulego zerbitzuetan (Herriko Etxea, Glain-eko Elkarteen Etxean eta Gaskoien plazan) hartzen ahal dira, uztailaren 30a arte.

Ukaraikoa kitorik ukaiteko, herritarrek Baionan bizi direla justifikatu beharko dute, hiru hilabete baino gutiagoko egiaztagiria erakutsiz (argi/gas faktura...).

Profesionalek beren aktibitatea ahalik eta baldintza onenetan egin dezaten, sarbide-eskubidearen menpeko perimetroan kokatuta direnean, "Pass" kitorik eskuratuko dute. Langileentzat, enplegatzaileari izanen da galdegitea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3648. zbk

Gure Hitza | 2022/06/30

Frantziar erakundeak

Jean-Louis Harignordoquy

Bortz urtez irautekotan, aldi huntan gehiengo osorik gabeko legebiltzarrak ikasi beharko du alderdikeri antzuen baztertzen, eta bozkatzaileen nahiak kondutan hartuko dituen hautsi-mautsien aurkitzen. Kanpaina denboran berek erran dutenaren arabera, gure hiru diputatuek Ipar Euskal Herriko arrangurak gogoan itzatuak dituzte. Haatik, ikusi beharko dute pisu politiko gehiago nola lortu. Ukanen dute jos ahala urratu lan, lehenik beren taldean entzunak izaiteko, gero bertze alderdietakoekin adostasunetara heltzeko.

Berriki, Gure hitza sail huntan oroitarazi ginuen Frantziar Estatuak beste boteregune frango ere badauzkala. Horiek dira herritarrek hautatzerik ez dugun gobernukideak, ministroak eta heien zerbitzuburuak, eskualdeka eta departamenduka banatu Estatuaren ordezkariak. Azken hauetan aurkitzen dira prefetak, prokuradoreak, errektoreak eta bertze. Plazer dugu ikustea duela lau asteko artikulu harek irakurle batzu mintzarazi dituela....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016