Herriz Herri - Angelu (L) | 2022ko Ekainaren 30a

Elkarretaratze deia: etxebizitza saloian

Elkarretaratze%20deia:%20etxebizitza%20saloian


"Okupatzaile Sare Tematsua, Irabazi Arte" kolektibo berriak elkarretaratze deialdia zabaldu du, uztailaren 1ean (12:30), Océan gelaren aitzinean, hor iraganen baita etxebizitzaren saloia. Igorri agerian "Euskal Herri osoan etxebizitza krisia nabaritzen eta hedatzen den mementoan, Angelun, uztailaren 1, 2 eta 3an etxe promotore eta artekariak elkartzen dira, lurraldean gure bizi baldintzak tratu egiteko prest. Aski da! Urtero hutsezko etxe kopurua handituz, etxebizitza prezioen emendatze izugarria ikusiz, bigarren etxebizitzen biderkatzea, etxebizitza sozialen eskasa, laborantza lurren artifizializazioa, espekulazioari uko egin behar da!" irakurtzen ahal da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3648. zbk

Gure Hitza | 2022/06/30

Frantziar erakundeak

Jean-Louis Harignordoquy

Bortz urtez irautekotan, aldi huntan gehiengo osorik gabeko legebiltzarrak ikasi beharko du alderdikeri antzuen baztertzen, eta bozkatzaileen nahiak kondutan hartuko dituen hautsi-mautsien aurkitzen. Kanpaina denboran berek erran dutenaren arabera, gure hiru diputatuek Ipar Euskal Herriko arrangurak gogoan itzatuak dituzte. Haatik, ikusi beharko dute pisu politiko gehiago nola lortu. Ukanen dute jos ahala urratu lan, lehenik beren taldean entzunak izaiteko, gero bertze alderdietakoekin adostasunetara heltzeko.

Berriki, Gure hitza sail huntan oroitarazi ginuen Frantziar Estatuak beste boteregune frango ere badauzkala. Horiek dira herritarrek hautatzerik ez dugun gobernukideak, ministroak eta heien zerbitzuburuak, eskualdeka eta departamenduka banatu Estatuaren ordezkariak. Azken hauetan aurkitzen dira prefetak, prokuradoreak, errektoreak eta bertze. Plazer dugu ikustea duela lau asteko artikulu harek irakurle batzu mintzarazi dituela....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016