Herriz Herri - Itsasu (L) | 2022ko Ekainaren 30a
Aeromodelismo erakusketa - Lau egun mendian autonomian, euskaraz!
Aeromodelismo erakusketa
Itsasuko ACBL elkarteak aeromodelismo erakusketa antolatzen du, igande huntan, uztailaren 3an, Itsasuko aerodromoan, Urzumun. Ikuskizuna publikoari idekia da eta sartzea urririk izanen da. Frantzia hego-mendebal zabaletik hegazkin modeloko pilotuak etorriko dira eta beren hegazkin, planeatzaile eta helikoptero modelo ederrenak aurkeztuko dituzte hegaldian. Erakusketa egun osoan iraganen da (9:00-12:00 eta 14:00-17:00).
Lau egun mendian autonomian, euskaraz!
14 eta 17 urte arteko gazteeri, 2005, 2006, 2007 eta 2008 urteetan sortuak, mendi ateraldi-egonaldia proposatua da, Itsasutik Izpegira, uztailaren 20tik 23ra: 4 egun eta 3 gau, oihal aterpeetan lo eginez. Prezioa: 100€. Ateraldi hau Itsasuko CCAS batzordeak antolatzen du, Oier Hiriart mendi goxoetako gidariarekin. Izenak emaiteko edo xehetasun gehiagorentzat Herriko Etxera deitu behar da: 05-59-29-75-36.










