Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Ekainaren 30a
EHZko zikiroa - Erakusketa - Pilota
Festibal kari EHLG-ren zikiroa
EHZ festibal kari, igandearekin Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Sasi Ardi zikiroa antolatzen du. Bazkaria 25€tan izanen da, txartelak lekuan berean erosten ahalko dira (10:30).
Solasaldia
Kanpoko hazkuntzaz"Sauve qui poule Pays Basque"arduratzen den taldeak, bere egoitza Irisarriko Denen Etxean du. Hortakotzpubliko orokorrari zuzendutako jardunaldia eginen du, EHZ festibalaren baitan. Hori Ospitalean izanen da, uztailaren 3an (10:00-11:30), sarrera urririk deneri irekia.
Erakusketa
Uztailaren 5etik harat, Ospitalean erakusketa izanen da, lehengo Irisarri nolakoa zen erakutsiko duena. Baionako Euskal Museoan 2017an aurkeztu zen, barnealdeko herrien aldaketa argira emaiten du, 1900. urte ingurukoak eta oraiko argazkiak konparatuz.
Erakusketa horren karietara denborari gibelera eginarazi nahi dio, lehengo Irisarriko plaza, saltegiak eta merkatua ezagutarazteko asmoz. Estreinaldia uztailaren 5ean, asteartez (18:30), eginen da.
Uztailaren 8an(19:00), Euskal Kultur Erakundeko Terexa Lekunberrik irisartar zahar batzuen lekukotasunak aipatuko dizkigu. Horietan FeiteroMaddi Aguerre, PierreIribarren, Marie-Jeanne Otharan eta beste entzunen dira. Zer berri eta zer ikasizanen da!
J-P.E
Pilota
Plaza laxoan - Hemen emaitzen aldetik denetarik ukan dugu. Lehenik joan den ostiral gauean, Iholdiko kantxan, lehen mailako Etcheto-Arbeletche, final-laurdenen kontu, Uhaldean-en parean arizan dira. Bi orenen buruan, gure bi axeri xaharrak 30-25 nagusitu dira. Alta gureek 22-14 galtzen zuten, janak ziren, bainan ez arras iretsiak, gero 24tan berdindu dute eta hor Bardoze aldeko Etcheverry-Bidart, jazko 2. mailako xapeldunek amore eman dute. Beraz gure David eta Julien finalerdietan ditugu, nork erranen zuen xapelgoa hasi zelarik. Finalerdiak jokatzekoak dira aste hondar huntan, Amikuze edo Senpereren parean.
Mollon-Bidart gazteek beti final-laurdenetan 26-30 galdu dute Azkaindarrak-en parean, Urruñako plaza aterpetuan. Halere, Jon eta Xan-ek Frantziako xapelgoan segitzen ahalko dute. Beti berri onekin segituz artekoetan, Berrogain-Bidart beren multzoko lehen bukatuz, finalerdietan ditugu eta Denek Bat-ekoen parean ariko dira.
Beste pare batek bere xapelgoa ongi darama. Ttarroetan B mailako Gexan Irazoki-Oier Merle Mentaberri final-laurdenetan baitira eta Zaharrer Segikoen parean ariko dira. Azkenik, 2. mailako Etchevers-Chamalbide beti borrokan ari dira beren lekuaren salbatzeko, Mauletarren aitzinean galdu ondoan, azken partida gelditzen zaie. Irabaziz beren lekua salbatzen dute, galduz 3. mailara jautsiko dira.
Gazte ala xahar, denek eginahalak egiten dute eta hori ere ez da gutti.
Trinketean finalak - Hemen Union Basque xapelgoaren kontu, palantxan, nesketan bi pare finalean ditugu. Artekoetan Emma Orhategaray-Katixa Vignau-Tuquet ariko dira Goizeko Izarraren aurka eta 3. mailan, Maia Muscarditz-Louna Jaureguy ariko dira Uhaldean-en parean. Bi pareri xantza on finaleko!
MO










