Orotarik | 2022ko Ekainaren 30a

Gure memorioa, zuen historia

Gure%20memorioa_%20zuen%20historia

"Louis Joinet" institutuak "Gure memorioa, zuen historia" titulu pean, Baionan, Uztaritzen eta Baigorrin, ekainaren 30ean, uztailaren 2 eta 3an hitzaldi eta dokumental proiekzioak proposatzen ditu.

Ekainaren 30ean (ostegun huntan), Baionako Atalante zinegelan (20:30) "Ez gehiago istoriorik konta" Ferhat eta Carole Mouhali bikote zinegilearen historia da kontatua. Ferhat aljeriarra da eta Carole frantsesa, biak Aljerian sortu dira. Beren haurtzaro osoa Aljeriako gerlaren inguruan oinarritu da. Carole "Pied noir" alaba izanez, behartua izan da Aljeria uztea, utzi zaizkion zauriekin eta Ferhat independentzia mitifikatu baten kontakizunean gelditu da. Bakoitzak historia horren bertsioa dauka. Historiografia ofizialetik haratago, lekukoekin bildu dira, memoriak egia baketsuagoa entzunarazteko.

Ferhat Mouhali eta Hakim Addad "SOS Racisme"-eko ordezkaria, filmatik landa solastatzeko hor izanen dira.

Uztailaren 1ean, Uztaritze Arruntzako Erdiko Etxean (20:00), "Holodomor, ahantzitako genozidioa" ikusgai izanen da. Dokumental horrek kontatzen du Ukrainan, 1932-1933an, Stalinek "Holodomor" (gosearen sarraskia) gosete artifiziala antolatu zuela. Mundu osoaren axolagabetasunean, 6 milioi biktima hil ziren. Stalinen sobietar estatuak nahitara ukrainarrak gosez hiltzera utzi zituen, bere independentzia nahikaria hausteko. Bénedicte Banet film egilea hor izanen da, bai eta lurralde hartako aditua. Ondotik Herriko Etxeak trago bat eskainiko du.

Uztailaren 2an, Baigorriko Bil Etxean (18:00), "Beste aldean" Kolonbiaz mintzo den proiekzioa ikusten ahalko da. Bake akordioak sinatu eta, FARCek armak utzi zituen, Iván Guarnizo filmegilea eta bere anaia Papeto, gerrillari batzuen lekukotasunak biltzen ibili dira. Horietan, Beatriz basa oihanean bi urtez mugitu gabe bizi izan den ama batena.

Iván Guarnizo zinegilearekin mintzatzeko parada izanen da.

Ondotik "Espainiako ahantziak" (21:00) ikusten ahalko da. 2019an Francoren hilkutxa bere mausoleotik kendua izan zen, 1975az geroztik lurperatuta zegoen Vall de los Caídos-en tokitik. Gibelean uzten du nazional katolizismoaren aintzako ospea, bai eta 30.000 gorpuz osatu herrialdeko hobi komun handiena. Espainol estatuko gaurko testuinguru politikoan, Francoren lurpetik ateratzeak, keinu azkarra bada, ez ditu arazo guziak konpontzen. Espainiak baztertu nahi zuen iragana, trantsizio demokratikoak ahaztutako guziak entzuteko arriskuan.

Xavier Villetard zinegilea hor izanen da, historia horretako aditu batzuk berekin izanen dituela.

Bururatzean Louis Joinet institutuak hurrupaldia eskainiko du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2022/06/30

Euskaltzaindiaren ihardukitzea azterketak euskaraz

Euskaltzaindia

Brebeta eta baxoa ikasleek euskaraz iragan ditzaten, Euskaltzaindiak ekimen batzuk eraman ditu azken hilabete hauetan:

2022-02-03: Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatzen die kolegio bukaerako brebeta eta lizeo bukaerako baxoa azterketak euskaraz egitea onar dezaten Adierazpena idatzi zuen eta Euskal Herriko komunikabideei igorri.

2022-02-08: Gutuna bidali zien eskakizun horren inguruan, Errepublikako presidenteari, Hezkuntza Nazionalaren ministroari eta EEPren lehendakariari eta Euskal Elkargoari.

-Martxoaren 14an Errepublikako presidentearen Kabineteko buruaren erantzun laburra eskuratu zuen Euskaltzaindiak, Frantziako hizkuntzak altxor nazionala direla eta Jean-Michel Blanquer Hezkuntza nazionalaren ministroari gutuna transmititzen ziola erranez.

-Apirilaren 20an Hezkuntza nazionalaren ministroaren Kabineteko...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/06/30

Irakurlea mintzo: Axular eta sorginak

Natxo Feliperena

Asko lekutan irakurria dut eta zuen astekarian ere azkenekoz, ekainaren 2ko alean Mandiok sinaturik, Axularrek sorginez deus guti izkiriaturik utzi ziguna.

Hori ez da guztiz hola, eta egiari zor dudarik gabe erran genezake hor beheitiago doakizuen ahapaldia osoki gure Pedrorena dela, nahiz Esteve Materrak bere liburuaren 1617ko edizioan agerturikoa izan eta beraz Materrak berak sinaturik agertzen zaigun. Haurrentzako egin lehenbiziko edizio horretan, oraintsu arte ezezaguna zitzaigun edizioan, euskal estudiante estudioz gazte batzuk Danimarkako Biblioteka Nazionalean atzeman zuten orain urte guti, eta han gorde izan den ale bakarrean argiki iraun digu Axularren pentsamendua sorginen aferaz.

Materrak ez soilik euskara, baizik eta Euskal Herriaz eta euskal kontuez zekien ia guztia À¢'€'"beno, akaso pitta bat exageraturik- Sarako Axularenean eta Axularrengandik ikasi bide zuen, endemas sorginen inguruko kontuez. Ene iritziz, ukan genezakeen duda potoloena da ea ze...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/06/30

Epelondo: KEKE

Epelondo

Jokoak eginak dira, bost urteetarako, nahiz eta jende gutxi agertu den bozka bulegoetara. Frantziako Asanblea osatua da. Baina Jupiterrek, zainaldi zakar batean, guztia birundaka bota dezake, 1997an Chirac zenari garesti atera zitzaion disoluzio moduko zerbait eginez. Dagoeneko, alderdi bakoitzak bere ardiak kontatzen ditu, zauriak sendatzen eta galtzearen ahalkeak irensten: Melanchon ez da lehen ministro izanen, Macronek ez du maioria absoluturik eta Le Pen bere armada maskulinistarekin sartu da saldoan, hemizikloan.

Azpimarratzeko bitxikeria pare bat badugu hargatik: gure 4. zirkunskripzioan, lehen aldiz, ezkerreko hautetsia igorri dute eusko-bearnesek, diputaturik gazteena 21 urteko Tematai Legayic polinesiarra da eta klase herrikoiaren ordezkari distiratsu atera zaigu Rachel Kéké,Batignolles auzoko Ibis hoteleko hogeita bi hilabeteko greba eraman eta irabazi zuen CGT militantea, bost haurren ama, 1974an Abidjan iparreko...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/06/30

Itsas Bazterretik: Antzerkia kolegioan "in english"!!

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20Bazterretik:%20Antzerkia%20kolegioan%20in%20english!!

Maiatzaren 17 eta 18an, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingeles antzezle ordezkariei harrera egiteko plazera ukan du Piarres Larzabal kolegioak.

Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek ingelesez osoki landurik eta eguneroko bizitzako gaiak lantzen zituzten tailerretan parte hartu zuten.

Murgiltze dibertigarria baina zorrotza, ikasleei bi orduz baino gehiago ingelesez trukatzeko parada eman duena.

Gure ikasleak liluratu duen esperientzia aberasgarria izan da eta ziur datorren urtean errepikatuko dena.

Thanks / Milesker Bu, Peter eta Kirstyri!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/06/30

HAZIAK ZUZENEAN

Euskal Haziak

HAZIAK%20ZUZENEAN

Maiatzaren 19 eta 20an, Euskal Haziak elkarteak bere ekimen nagusietariko bat antolatu eta plazaratu du. Hazparneko Haritz Barne zinegelan, "Haziak Zuzenean" ekimena iragan da.

Egun horietan 6 ikastetxetako 250 ikasle ezberdinek ikusgarri handia muntatu eta presentatu zuten. Ostegun goizetik hasita, Mugerre eta Ortzaizeko eskolek kantu eta antzerkitxoak eman zituzten. Goiz hartan ttipienek lehentasunaren ohorea ukan zuten. Goiza bukatu ginuen piknika erraldoi bat partekatuz, denek elgarrekin eguzkipean. Arratsaldean aldiz, Baigorriko eta Hazparneko handiagoek zituzten antzerki lodiagoak presentatu. Biharamunean, berriz Mugerreko eta Hazparneko eskolak hor ziren, baina Aldudeko eta Haltsuko eskolak gehitu ziren ikusgarrian. Goizean gazteenek haien kantuak, dantzak eta olerkiak aurkeztu zituzten eta arratsaldean ordea, nagusienek taula gaina erreserbatu zuten. Nola ez azpimarratu Haltsuko eskolak oparitu digun antzerki mundiala!

Partehartzaile guzientzat bi egun horiek...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/06/30

Anne-Marie Lagarde, "Euskal matriarkatua"

Anne-Marie%20Lagarde_%20Euskal%20matriarkatua

Liburu baliosa du argitaratu berria Anne-Marie Lagarde zuberotarrak: "Le matriarcat basque" (Arteaz argitaletxea, 302 orrialde, 22€). Lehenagotik ere bazituen ildo berdintsuko obrak plazaratuak, hala nola "Eguzki Amandrea, Grand-mère soleil" eta "Les Basques, société traditionnelle et symétrie des sexes". Aldi huntan, Heide Goettner-Abendroth alemaniar filosofoaren lanetan oinarriturik, euskal jendartea matriarkatuaren ereduan garatu dela du deblauki iradokitzen, patriarkatuaren eredu zaharra arbuiatuz. Eta horretarako, lehenik "matriarkatu" hitzaren erranahi zuzena eman ondoan, alor desberdinak ditu ikertzen, euskal hizkuntza bera, euskaldunen aspaldikoohiturak, sinesmenak, mitoak eta errituak, behialako euskal zuzenbidea, euskal etxea eta huni zoazkien legeak, familia loturak eta beste. Itzuli gaitza egiten dugu eremu horietan barna, bidenabar barragana, ginekokrazia eta gaineratiko sistemak edo usaiak...

Irakurri segida

3648. zbk

Gure Hitza | 2022/06/30

Frantziar erakundeak

Jean-Louis Harignordoquy

Bortz urtez irautekotan, aldi huntan gehiengo osorik gabeko legebiltzarrak ikasi beharko du alderdikeri antzuen baztertzen, eta bozkatzaileen nahiak kondutan hartuko dituen hautsi-mautsien aurkitzen. Kanpaina denboran berek erran dutenaren arabera, gure hiru diputatuek Ipar Euskal Herriko arrangurak gogoan itzatuak dituzte. Haatik, ikusi beharko dute pisu politiko gehiago nola lortu. Ukanen dute jos ahala urratu lan, lehenik beren taldean entzunak izaiteko, gero bertze alderdietakoekin adostasunetara heltzeko.

Berriki, Gure hitza sail huntan oroitarazi ginuen Frantziar Estatuak beste boteregune frango ere badauzkala. Horiek dira herritarrek hautatzerik ez dugun gobernukideak, ministroak eta heien zerbitzuburuak, eskualdeka eta departamenduka banatu Estatuaren ordezkariak. Azken hauetan aurkitzen dira prefetak, prokuradoreak, errektoreak eta bertze. Plazer dugu ikustea duela lau asteko artikulu harek irakurle batzu mintzarazi dituela....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016