Herriz Herri - Ahetze (L) | 2022ko Ekainaren 30a
Aheztarren egunak
Uztailak 9 eta 10ean Ahetzeko Krapa gunean "Aheztarren Egunak" iraganen dira.
Uztailaren 9an, larunbatarekin (20:00), Primadera dantza taldeak "iiKUSGARRIA" deitu sorkuntza aurkeztuko du, Ahetzeko Krapa ihiztarien ttattolan iraganen da.
Sartzea 10 eusko/eurotan izanen da, erreserbatzeko edo(ta) xehetasun gehiago ukaiteko 06-71-64-03-61 deitu edo primaderadantzataldea@gmail.com.
Alhorga lasterketa, uztailaren 10ean, igandearekin iraganen da. Gazteentzat Korrika Txiki izanen da (10:00) eta helduek segida hartuko dute (10:30), 9,5 kilometroko ibilaldiarekin, Krapatik abiatuz, Ahetzen gain... Krapan bururatzeko.
Izenak oraindanik emaiten ahal dira 06-17-82-30-87 deituz.











