Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2022ko Ekainaren 30a

Sortze - Nesken pilota finalak - Festibala - Kermeza - Mehaka

Sortze%20-%20Nesken%20pilota%20finalak%20-%20Festibala%20-%20Kermeza%20-%20Mehaka

Sortze

Ongi etorri "Ana" neskattoari. Baigorri Irubeko Bastien Lissar eta Celia Estraderen lehen haurra da. Ez dugu dudarik Alain eta Genevievek heien aitatxi-amatxi ofizioa ongi beteko dutela. Gure goresmenak familia guziari.

Nesken pilota finalak

Nesken Frantziako xapelketako 5 gomazko paleta finala jokatu dira joan den igandean, Baionako Moderne trinketean. Zaharrer Segiko pilotariak baginituen, 5 finaletarik 4etan. Garaipen bat etazoritxarrez 3 galtze.

-"National" lehiaketan, Aines eta Maiana Laxague galtzaile artekoen mailan 33/40 Oztibartarrak-en kontra.

-Frantziako xapelketaren kondu, gazteetan, Elena Semerena eta Joana Dutaret-Bordagarai xapeldun 40/12 Airetik-en kontra.

Helduetan, B mailan, Elena Semerena eta Mirentxu Hirigaray kintze batez galtzaile 39/40 Landesetako Tossen-en kontra. Goizean jadanik aritu izanik, egun berean bi final jokatu ditu Elena Semerenak. Mirentxu Hirigarai, Amaia Serreren orde ari zen.

Helduetan, A mailan Joan Aguerre eta Martta Hirigaray ere galtzaile 19/40 Arbonako Amaia Etchelecu eta Maritxu Chapelet-Housset-en kontra.

Festibala

"Institut Francophone pour la Justice et la Démocratie - Louis Joinet" elkarteak Baigorriko Bil Etxeko zinegelara gomitatzen gaitu ibiakoitzean, uztailaren 2a, "Gure memoria, zuen historiak bila" filma dokumentalaren aurkezpenera (17:45).

Kermeza

Baigorriar guziak parropiaren kermezara gomitatuak gira, igande huntan, uztailaren 3an. Meza Irulegin (9:00) eta Baigorrin (10:30), ondotik aperitifa eta bazkaria Plaza Xokon. Izenak eman ahalaz aitzinetik, Kattin Oronos 05-59-37-40-34 edo Jacqueline Handia 05-59-37-18-83. Arratsaldez animazioak eta errota sarien irabazteko, jokoak haurrentzat eta talo eta xingar ilunabarrean (19:00).

Mehaka

Biharamunean, astelehenez idekiko da "Mehaka" historia gunea Herriko Etxean. Baxe Nafarroaren iragana kondatzen duen erakustokia. Hunen bisita komentatuko dauzuegu heldu den asteko alean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3648. zbk

Gure Hitza | 2022/06/30

Frantziar erakundeak

Jean-Louis Harignordoquy

Bortz urtez irautekotan, aldi huntan gehiengo osorik gabeko legebiltzarrak ikasi beharko du alderdikeri antzuen baztertzen, eta bozkatzaileen nahiak kondutan hartuko dituen hautsi-mautsien aurkitzen. Kanpaina denboran berek erran dutenaren arabera, gure hiru diputatuek Ipar Euskal Herriko arrangurak gogoan itzatuak dituzte. Haatik, ikusi beharko dute pisu politiko gehiago nola lortu. Ukanen dute jos ahala urratu lan, lehenik beren taldean entzunak izaiteko, gero bertze alderdietakoekin adostasunetara heltzeko.

Berriki, Gure hitza sail huntan oroitarazi ginuen Frantziar Estatuak beste boteregune frango ere badauzkala. Horiek dira herritarrek hautatzerik ez dugun gobernukideak, ministroak eta heien zerbitzuburuak, eskualdeka eta departamenduka banatu Estatuaren ordezkariak. Azken hauetan aurkitzen dira prefetak, prokuradoreak, errektoreak eta bertze. Plazer dugu ikustea duela lau asteko artikulu harek irakurle batzu mintzarazi dituela....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016