Herriz Herri - Makea (L) | 2022ko Ekainaren 30a
Antso Azkarra antzerkia
Makeako bestak ere hurbiltzen ari dira, ondoko astean xeheki egitaraua emanen dugu. Aldiz oraindanik aipatu behar da, uztailaren 23an, larunbatarekin (20:00), "Antso azkarra eta Miramamolinen esmeralda" Antton Lukuk idatzi antzerkia, Ezker Paretan ikusgai izanen dela.
Antton Lukuk, antzerki hunekin "Donostia Hiria" literatura saria eskuratu zuen, ez dena sekulan taularatua izan.
Jostakin antzerki taldearen 20. urteurrena kari, garai hartako 14 jokalariek berriz taula gainera igaitea erabaki dute. Nafarroaren historian gaindi ibilaraziko gaituzte, umoreak lekua ukanen duela.











