Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Michèle Bouhet eta Koldo Amestoy kontalariek "Le caillou dans la chaussure" ikusgarria eskainiko dute, Quintau mediatekan (15:30), azaroaren 5ean.
Istorioak, kondairak, lekukotasunak, kantuak eta dantzak... nahasten dituen ikuskizuna da.
Poitou eta Euskal Herriaren arteko ikuspegi gurutzatuak, bi ipuin kontalariek herrialdeetan egin bilketa lanaren emaitza. Idatzitako istorioak eta kafe baten inguruan bildutako hitzek, irriñoek, malkoek osatzen dute obra hau. Emozioen bilketa...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
EliralE konpainiak aurkeztu sorkuntza da, 3 dantzarik eta zuzenean joko duen musikari batek osatua. Bi ikusgarri Quintaou antzokian emanak izan dira, urriaren 20an ostegunez eta 21ean ostiralez (20:00).
Fuga! Pantxika Telleriak euskal jauzien inguruan egin hiru urteko ikerketa artistikoaren bururapena da, Cyril Geeroms eta Yutaka Takei, hastapenetik konpainian diren dantzari garaikideak eta Oihan Indart euskal dantzari talentutsuak dira taula-gainean agertuko.
Uhinaren...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a
Angeluarrak taldeak 7 urtetik harat, haur, nerabe, hasiberri ala dakitenentzat euskal dantza kurtsoak proposatzen ditu. Asteazkenetan 9-10 urtekoak (17:00-18:00) eta lehen urtekoa (18:00-19:00). Ostiraletan 11-15 urtekoa (18:19:00) eta 16-18 urtekoak (19:00-20:00). Prezioa 70€ urtearentzat. Xehetasunentzat 06-31-47-83-37 edo angeluarrak@yahoo.fr.
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Seaskak, Angeluko eta Biarritzeko ikastolekin partaidetzan antolatzen duen eguna da (9:30-20:30). Egun horren helburua, ahalik eta jende gehienari taula kirolak sustatuz, euskara ohi ez den tokietara ateratzeko xedea du. Irailaren 24an iraganen da, Angeluko La Barre eskualdean, egun osoan surf, skate, roler eta beste hainbat aktibitate izanen dira. Animazio desberdinak ere aurreikusiak dira, besteak beste Angeluarrak, joaldunak, Laparrak eta DJ Xano hor izanen dira.
...Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a
"Okupatzaile Sare Tematsua, Irabazi Arte" kolektibo berriak elkarretaratze deialdia zabaldu du, uztailaren 1ean (12:30), Océan gelaren aitzinean, hor iraganen baita etxebizitzaren saloia. Igorri agerian "Euskal Herri osoan etxebizitza krisia nabaritzen eta hedatzen den mementoan, Angelun, uztailaren 1, 2 eta 3an etxe promotore eta artekariak elkartzen dira, lurraldean gure bizi baldintzak tratu egiteko prest. Aski da! Urtero hutsezko etxe kopurua...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Joan den igandean Kantarima abesbatzak San Josepe elizan kontzertua eskaini du 300 pertsonen aitzinean, Ukrainako errefuxiatuen alde. Euskal abestiez gain, bi abesti kantatu zituzten, bata errusieraz eta bestea georgieraz.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016