Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a

Bestak

Hiriko besten kari Ibaialde elkarteak martxoaren 2an, larunbatarekin, Donibane gelan egitarau aberatsa proposatzen du. Kirola, kultura eta gastronomia gozatzeko hainbat ekimen iraganen dira: "Indoor" estropadak (16:00), ZiaBodega" arno dastatzea (18:00), ondotik "Dantza Zazpi", Angelun Kantuz eta zikiroa Kiki Bordatxok alaiturik (21:00).

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Euskaraz trebatu

Elealdi elkarteak, otsaileko oporretan, 19tik 23ra (9:30-12:00), ikastaroa antolatzen du, lehen mailako ikasleeri zuzendua. Euskarri desberdinak erabiliko dira: entzunezkoak, idatzizkoak, jokoak eta beste. Ahozkoari lehentasuna emanen zaio. Helburua da: ikasleeri erakustea maila ttipi batekin ere gauza anitz sinpleki erraiten ahal dituztela.

Eguerditan praktika luzatzeko, nahi dutenek elkarrekin bazkaltzen ahalko dira. Xehetasunak: Maryse Elissalde 06-44-76-03-47 edo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a

Ihauteriak

Otsailaren 3an Manex Goienetxe kultur etxeak, Angeluarrak elkarteak eta Kimua ikastolak ihauteriak antolatzen dituzte. Hitzordua Itsasoko Genea gelan emana da (16:00). Pontxpailazoak bere ikusgarria emanen du(16:00), ondotik arratsaldeko askaria egin eta, Zanpantzar epaitua eta errea izanen da! Eguna bururatuko da Saltokaren dantzaldiarekin.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a

Ibaialde elkartearen emaitza

Abenduaren 21ean, Ibaialde elkarteko ordezkariek Philippe Labedan Hazkurri Bankuko lehendakariari 1.730€ko txekea eman zioten. Abenduaren 9an, Ibaialde elkarteak Ibilargi edizioa antolatu zuen, 200 pertsona inguruk parte hartu zuten. Gertakariaren helburua zen gogoraraztea 1.500 pertsona baino gehiago argindarrik gabe gelditzen direla. Ibilaldiaren ondotik, lagunartean momentu goxoa pasatu zuten, kantuz eta janez, parte hartzaileak eta antolatzaileak elkarretaratuz.

Bildu dirua Ipar...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Olentzero

Olentzero abenduaren 23an Angelura heldu da! Aurten Kimuak ikastolak du gomitatu, ikastolan eta elebidun klaseetan diren haur guzientzat animazio desberdinak antolatuak dira. Desfilearen abiatzea Orok Baten egoitzatik, eskola guziekin (10:30). Pinada kiroldegian Angeluarrak eta haurren ikusgarria. Aperitifa alaitua, Ibaialdeko kantariekin, tokian berean jaten ahalko da, Kiki eta Josek animaturik.

"Aizkolentzero", egurretik ikatzera bihurtzea ikasiko da (14:00), Watsonekin euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Aizkora desafioa

Euskararen Urtaroa kari, Orok Bat ezkerparetan, herri jokoak, pilota eta euskaraz lehen lerroan ezarriak izanen dira (15:00-18:00). Ondotik aizkora desafioa izanen da, lehiatuko dira: Etxarri Aranatzeko Aritz Oiarbide eta Jon Erdozia, Berako Oier Larretxea eta Endika Goia, Angeluko Ibai Telletxea eta Patxi Igoa.

Jatekoa eta edatekoa seguratatua izanen da, sartzea urririk.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016